www.bizkaia.eus/guregida


82. artikulua 13/2013 Errenta FA. Kenkaria desgaitasun edo mendetasunagatik.


  

Kenkariaren zenbatekoa aldatu da.


22/01/01 tik. 5/2022 FDA aldatua

1. Ezinduta dagoen edo menpekotasuna duen zergadun bakoitzagatik kenkari bat aplikatuko da, eta zenbatekoa menpekotasunaren edo urritasunaren graduaren eta ezinduak behar duen laguntzaren araberakoa izango da (urritasunaren gradua eta laguntzaren beharra arau bidez ezarriko dira). Hona hemen taula:

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Menpekotasunaren edo urritasunaren gradua eta besteren laguntza behar izatea

 
 
 
 

Kenkaria (euroak)

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Urritasuna %33koa edo handiagoa eta %65ekoa baino txikiagoa

 
 
 
 

849

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Urritasuna %65ekoa edo handiagoa. Menpekotasun ertaina (I. gradua)

 
 
 
 

1.212

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Urritasuna %75ekoa edo handiagoa eta 15-39 puntu besteren laguntza behar izateagatik. Menpekotasun larria (II. gradua)

 
 
 
 

1.453

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Urritasuna %75ekoa edo handiagoa eta 40 puntutik gora besteren laguntza behar izateagatik. Menpekotasun handia (III. gradua)

 
 
 
 

1.813

 

 

Aurreko paragrafoan adierazten diren menpekotasunaren edo urritasunaren gradua eta laguntza behar izateagatiko puntuak abenduaren 23ko 1.971/1999 Errege Dekretuaren I. eranskinean eta otsailaren 11ko 174/2011 Errege Dekretuan zehaztutakoarekin bat egongo dira. Horren bitartez onesten da autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legeak ezarritako menpekotasuna baloratzeko ezarritako baremoa.

 

Kenkari bera aplikatuko da ezkontidea edo izatezko bikotekidea pertsona desgaitua edo mendekoa bada eta zenbaki honetan ezartzen diren betekizunak betetzen baditu.

 

21/12/31raino.

1. Ezinduta edo menpekotasunean dagoen zergadun bakoitzagatik kenkari bat aplikatuko da, eta zenbatekoa menpekotasunaren edo urritasunaren graduaren eta ezinduak behar duen laguntzaren araberakoa izango da (urritasunaren gradua eta laguntzaren beharra arau bidez ezarriko dira). Hona hemen taula:

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Menpekotasunaren edo urritasunaren gradua eta besteren laguntza behar izatea

 
 
 
 

Kenkaria (euroak)

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Urritasuna %33koa edo handiagoa eta %65ekoa baino txikiagoa

 
 
 
 

816

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Urritasuna %65ekoa edo handiagoa. Menpekotasun ertaina (I. gradua)

 
 
 
 

1.165

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Urritasuna %75ekoa edo handiagoa eta 15-39 puntu besteren laguntza behar izateagatik. Menpekotasun larria (II. gradua)

 
 
 
 

1.397

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Urritasuna %75ekoa edo handiagoa eta 40 puntutik gora besteren laguntza behar izateagatik. Menpekotasun handia (III. gradua)

 
 
 
 

1.743


Aurreko paragrafoan adierazten diren menpekotasunaren edo urritasunaren gradua etalaguntza behar izateagatiko puntuak abenduaren 23ko 1.971/1999 Errege Dekretuaren I. eranskinean eta otsailaren 11ko 174/2011 Errege Dekretuan zehaztutakoarekin bat egongo dira. Horren bitartez onesten da autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legeak ezarritako menpekotasuna baloratzeko ezarritako baremoa.

Kenkari bera aplikatuko da ezkontidea edo izatezko bikotekidea pertsona desgaitua edo mendekoa bada eta zenbaki honetan ezartzen diren betekizunak betetzen baditu.

Loturak

Zergen berri orria

Itzuli