www.bizkaia.eus/guregida


82. Artikulua. 13/2013 Errentaren FA. Kenkaria desgaitasun edo mendetasunagatik.


  

Kenkaria aplikatuko da zergadunak kuradoretza ordezkaritza-ahalmenekin gauzatzen duenean desgaitasuna duen pertsonarekiko


22/01/01 tik. 08/2022 FA aldatua

2. Kopuru bereko kenkaria aplikatu ahal izango da zergadunak bere kargura duen ondorengo edo aurreko bakoitzagatik, edo laugarren gradura arteko (berau barne) albo-ahaide bakoitzagatik, zeinahi ere dela haien adina, baldin eta desgaituak edo mendeko pertsonak badira eta kasuan kasuko zergaldian lortutako errentak (salbuetsiak sartu gabe) ez badira lanbide arteko gutxieneko soldata halako bitik gorakoak.

Ondorengoak, aurrekoak edo laugarren gradura arteko (berau barne) odolkidetasuna duten albo-ahaideak egoitzetan bizi badira, kenkaria mailarik gertueneko ahaideek egingo dute, baldin eta, beharrezko faktura aurkeztuta, frogaturik uzten badute ahaide horien egoitzako egonaldi- gastuak eurek ordaindu dituztela. Gastu horiek maila bereko ahaide batek baino gehiagok ordaindu badituzte, kenkaria zati berdinetan hainbanatu eta aplikatuko da haien artean.

Halaber, kenkaria aplikatuko da desgaitasunen edo mendetasunen bat duen pertsona zergadunarekin lotuta dagoenean adingabeen babesaren arloan eskumenak dituen erakunde publikoan formalizatutako tutoretza edo harrera arrazoiengatik, edo zergadunak, Kode Zibilaren XI. tituluan xedatutakoaren esparruan, desgaitasuna duenari dagokionez ordezkaritza-ahalmenak dituen kuradoretza gauzatzen duenean, apartatu honetan ezarritako gainerako inguruabarrak gertatzen badira.

21/12/31 raino

2. Kopuru bereko kenkaria aplikatu ahal izango da zergadunak bere kargura duen ondorengo edo aurreko bakoitzagatik, edo laugarren gradura arteko (berau barne) albo-ahaide bakoitzagatik, zeinahi ere dela haien adina, baldin eta desgaituak edo mendeko pertsonak badira eta kasuan kasuko zergaldian lortutako errentak (salbuetsiak sartu gabe) ez badira lanbide arteko gutxieneko soldata halako bitik gorakoak.

Ondorengoak, aurrekoak edo laugarren gradura arteko (berau barne) odolkidetasuna duten albo-ahaideak egoitzetan bizi badira, kenkaria mailarik gertueneko ahaideek egingo dute, baldin eta, beharrezko faktura aurkeztuta, frogaturik uzten badute ahaide horien egoitzako egonaldi- gastuak eurek ordaindu dituztela. Gastu horiek maila bereko ahaide batek baino gehiagok ordaindu badituzte, kenkaria zati berdinetan hainbanatu eta aplikatuko da haien artean.

Halaber, kenkari hau aplikatu ahal izango da desgaitua edo mendekoa den pertsona adingabeak babesteko eskumena duen entitate publikoaren aurrean hitzartutako tutoretza edo harrera dela-eta zergadunari lotuta dagoen adingabea bada, eta zenbaki honetan aurrez ikusitako gainerako inguruabarrak gertatzen badira.

Loturak

Zergen berri orria

Itzuli