2022ko zergaldian. Apirilaren 06koa, 2/2022 FDA ALDATUA. 2023ko zergaldian. 10/2022 FA ALDATUA.
1. Etekin garbia zuzeneko zenbatespenaren modalitate erraztua erabiliz kalkulatzeko, honela jokatuko da:
- Lehendabizi, sarrerak eta gastuak kalifikatu eta kuantifikatuko dira, Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauan eta aurreko artikuluko erregeletan xedatutakoaren arabera. Kanpoan utziko dira, baina, narriaduragatiko galerak, amortizazioak, foru arau honetako 27. artikuluko 5. erregelako 3. zenbakiko a) letran jasotzen diren errentamendu, lagapen eta baliogaleren gastuak, eta jarduerari afektatutako ondare elementuetatik eratorritako irabazi eta galerak.
- Goiko letran aipaturiko diru-sarrera eta gastuen arteko aldea kalkulatu, eta eragiketa horren emaitza %15 gutxituko da 2022 eta 2023 zergaldietan, amortizazioak, narriaduragatiko galerak eta justifikatzeko gaitzak diren gastuak direla eta.
- Goiko b) letran xedatutakotik ateratzen den zenbatekoari gehitu edo kendu egin behar zaizkio jarduerari afektatutako ondare-elementuetatik eratorritako irabaziak edo galerak, foru arau honetako 25. artikuluaren 3. zenbakian xedatutakoaren arabera.