www.bizkaia.eus/guregida


17. artikulua. 13/2013 Errentaren FA. Gauzazko lanaren etekinak. Pentsio-funtsak (EB Zuzentaraua). Enpresen jantokiak.


  
  • Eguneratu egiten da enpleguko pentsio-planei buruzko Europako araudiaren erreferentzia.
  • Enpresako jantokietan beheratutako produktuei egindako entregatzat hartzen dira (eta salbuespenaren ondorioak), nahiz eta langileak produktuak jaso, edo bere lantokian edo etxean entregatu (telelanaren kasuan)

22/01/01 tik. 6/2021 Foru Arauak aldatua.

1. Besteak beste, honako hauek izango dira gauzazko lan-etekinak:

a) Borondatezko gizarte aurreikuspeneko erakundeetako bazkide babesleek ordaindutako kontribuzioak edo ekarpenak eta, orobat, azaroaren 29ko 1/2002 Legegintzako Errege-Dekretuak, Pentsio Plan eta Funtsei buruzko Legearen testu bategina onartu duenak, arautzen dituen pentsio planen sustatzaileek edo Europako Parlamentuak eta bertako Kontseiluak 2016ko abenduaren 14an enpleguko pentsio funtsen jarduerei eta ikuskapenari buruz emandako (EB) 2016/2341 Arteztarauan ezarritako enpresa sustatzaileek egindakoak.

2. Aurreko zenbakian xedatutakoa hala izanik ere, honako hauek ez dira gauzazko lan-etekintzat hartuko:

a) Enpresetako taberna eta jantokietan edo gizarte ekonomatuetan langileei merkatutako prezioetan egiten zaizkien ekoizkinen emateak. Enpresako jantokietan prezio merkeagoko produktu-entregatzat hartuko dira zerbitzua emateko zeharkako formulak, baldin eta haien zenbatekoak ez badu gainditzen erregelamendu bidez ezarritako zenbatekoa, zerbitzua ostalaritza-establezimenduaren lokalean bertan edo handik kanpo ematen bada ere, langileak jaso ondoren edo langileak bere lantokian edo berak aukeratutako lekuan entregatuta, urrutitik edo telelanaren bidez egiten den egunetan.

21/12/31 raino.

1. Besteak beste, honako hauek izango dira gauzazko lan-etekinak:

a) Borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeetako bazkide babesleek ordaindutako kontribuzio edo ekarpenak eta, orobat, hauek ordaindutako kontribuzio edo ekarpenak: Pentsio Plan eta Funtsei buruzko Legearen testu bateginak arautzen dituen pentsio-planen sustatzaileenak (testu bategin hori 2002ko azaroaren 29ko 1/2002 Legegintzako Errege Dekretuak onartu zuen) edo Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2003ko ekainaren 3an emandako 2003/41/EEE Zuzentarauan (enpleguko pentsio-funtsen jarduerei eta ikuskapenari buruzkoan) aurreikusitako enpresa sustatzaileenak.

2. Aurreko zenbakian xedatutakoa hala izanik ere, honako hauek ez dira gauzazko lan-etekintzat hartuko:

a) Enpresako kantina edo jantokietan nahiz izaera sozialeko ekonomatoetan langileei produktuak prezio beheratuan saltzea. Zerbitzua emateko zeharkako formulak erabiltzea enpresako jantokietan produktuak prezio beheratuan saltzea dela joko da, zerbitzu-emate horien zenbatekoa erregelamendu bidez ezartzen den zenbatekoa baino handiagoa ez denean. 

Loturak

Zergen berri orria

Itzuli