www.bizkaia.eus/guregida


90. artikulua. 13/2013 Errentaren FA. Kenkaria, mikroenpresa, enpresa txiki edo enpresa ertain sortu berrietan, berritzaileetan edo zilarrezko ekonomiari lotuta daudenetan inbertitzeagatik.


  

22/01/01 tik. 6/2021 Foru Arauak aldatua.

  1. Zergadunek, Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 13. artikuluan xedatutakoaren arabera, mikroenpresatzat edo enpresa txiki edo ertaintzat jotzen diren enpresetan akzioak edo partaidetzak harpidetzeagatik edo eskuratzeagatik ordaindutako zenbatekoen % 25eko kenkaria aplikatu ahal izango dute, eta, kapitalari aldi baterako ekarpena egiteaz gain, inbertitzen duten erakundea garatzeko enpresa edo lanbide ezagutza egokiak ere eman ahal izango dituzte, erakundearen eta erakunde autonomoaren arteko inbertsio akordioak ezarritako baldintzetan.

    Kenkari hori aplikatzeko, enpresak baliabide pertsonalak eta materialak izan behar ditu jarduera ekonomiko berria garatzeko. Baldintza hori ez da betetzat joko sozietateak sortu badira bat-egiteen, zatiketen, aktibo-ekarpenen, aktiboaren eta pasiboaren lagapen orokorren, jarduera-adarren ekarpenen, interes ekonomikoko elkarteen edo aldi baterako enpresa-elkarteen bidez, edo jarduera ekonomiko berri bat sortzea benetan eta eraginkortasunez berekin ez dakarren beste forma edo eragiketa baten bidez.

    Erakunde batean akzioak edo partaidetzak harpidetzeak edo eskuratzeak ez du kenkari hau aplikatzeko eskubiderik emango, baldin eta entitate horren bidez lehendik beste titulartasun baten bidez egiten zen jarduera bera egiten bada.

  2. Aurreko idatz-zatian ezarritako kenkaria ordaindutako zenbatekoen % 35 izango da, enpresa berritzaileen akzioak edo partaidetzak harpidetzeko edo eskuratzeko direnean, edo xede soziala zilarrezko ekonomiari zuzenean lotuta duten enpresetan, baldin eta mikroenpresatzat, enpresa txikitzat edo ertaintzat jotzen badira Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauak 13. artikuluan xedatutakoaren arabera.

    Idatz-zati honetan xedatutakoaren ondorioetarako:

    1. Ondorio hauetarako, enpresa berritzailetzat joko dira partaidetza hartzen den urtean Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamenduko (EB) 2.80 artikuluan xedatutakoa betetzen dutenak; erregelamendu horren bidez, laguntza- kategoria batzuk barne-merkatuarekin bateragarriak direla adierazten da, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak betez.
    2. Zilarrezko ekonomiatzat jotzen da adineko pertsonen sektoreak eskatutako eta egindako jardueren eragin ekonomikoaren eta sozialaren ondoriozko aukera sorta. Erakunde baten xede soziala sektore horrei zuzenean lotuta dagoela ondorioztatzeko betekizunak eta baldintzak arau bidez zehaztuko dira.
  3. Artikulu honen aurreko idatz-zatietan aipatzen den kenkariaren oinarria zergaldiaren barruan eskuratu edo harpidetutako akzioen edo partaidetzen eskuratze-balioak osatuko du. Erakundearen kapitalean % 25etik gorako partaidetza duten akzioen edo partaidetzen eskuratze-balioak ezin izango du haren parte izan, honako hau kontuan hartuz: zergadunak eta zergadunari lotutako pertsonek edo erakundeek dituzten akzio edo partaidetza guztiak, Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauak 42.3 artikuluan ezarritako baldintzetan.

    Aurreko paragrafoan aipaturiko ehunekoa kalkulatzeko, zergadunaren partaidetza zuzena edo zeharkakoa hartuko da kontuan, haren ezkontideak edo izatezko bikotekideak edo zergadunarekin ahaidetasun-lotura zuzena edo albokoa, odol-ahaidetasuna edo ezkontza ahaidetasuna duen edozein pertsonak erakunde berean duen partaidetzarekin batera, bigarren graduraino barne.

  4. Aurreko idatz-zatietan zehaztutako kenkariak aplikatzeko:
    1. Aplikatuko diren akzioak edo partaidetzak eskuratzen edo harpidetzen dituen erakundeak sozietate anonimo, erantzukizun mugatuko sozietate, kooperatiba, lan sozietate anonimo edo erantzukizun mugatuko lan sozietatearen forma izan behar du, Kapital Sozietateen Legearen testu bateginean (2010eko uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen) eta Lan-sozietateei eta partaidetutako sozietateei buruzko 2015eko urriaren 14ko 44/2015 Legean ezarritako moduan, eta, bestetik, ezin egongo dira negoziatzeko onartuta ezein merkatu antolatutan.

      Baldintza hori ekintza edo partaidetza izan den urte guztietan bete beharko da eta, halaber, betetzat joko da atzerrian egoitza duten erakundeen akzioak edo partaidetzak eskuratzen edo harpidetzen direnean, baldin eta a) letra honetan ezarritako antzeko izaera juridikoa badute.

    2. Erakundeko akzioak edo partaidetzak erakundea eratzen denean eskuratu behar ditu zergadunak, edo, bestela, eraketaren ondoko bost urteetan egindako kapital zabalkuntza baten bidez; zergadunak bost urte baino gehiagoz eduki behar ditu akzio partaidetzok bere ondarean.

      Artikulu honetako 2. idatz zatiko a) letrak aipatzen duen kasuan, akzioak edo partaidetzak harpidetu edo eskuratu beharko dira, eraketa hori egin eta hurrengo zazpi urteetako epean. Hala ere, epe hori ez da eskatuko arriskua finantzatzeko hasierako inbertsioa behar duten erakundeetan, baldin eta, geografia- edo produktu-merkatu berri batean sartzeko egindako negozio-plan batean oinarrituta, aurreko bost urteetan urteko eragiketa-bolumenaren batez bestekoaren %50 baino handiagoa bada.

  5. Kenkari hori ez zaie aplikatuko honako kasu hauetakoren batean dauden erakundeetan egindako inbertsioei:
    1. Egiteko dagoen berreskuratze-agindu bati atxikitako enpresak. Horretarako, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki bat eman beharko du barne-merkatuarekiko legez kanpokoa edo bateragarria ez den laguntza bat aitortuz.
    2. Krisian dauden enpresak, Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Araubideak (EB) 2.18 artikuluan xedatutakoekin bat eginez; araubide horren bidez, laguntza kategoria batzuk barne-merkatuarekin bateragarriak direla adierazten da, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak betez.
    3. Artikulu honetako 1. eta 2. idatz-zatietan aipatutako akzioak edo partaidetzak jaulkitzeagatik aurreko letran adierazitako erregelamenduak 21.9 artikuluan jasotako arriskuko finantzaketaren zenbateko osoa gainditu duten edo gaindituko duten enpresak.
  6. Kenkari hori aplikatzeko, akzioak edo partaidetzak harpidetuak edo eskuratuak izan dituen erakundeak ziurtagiri bat eman beharko du, adieraziz akzioak edo partaidetzak eskuratu ziren zergaldian dagokion kenkaria aplikatzeko eskubidearen betekizunak betetzen dituela.

    Horrez gain, 2. idatz-zatiko a) letran araututako kasuan, aurreko idatz-zatiko b) eta c) letretan jasotako erregelamenduaren 2.80 artikuluan agindutako baldintzak betetzen direla egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu erakundeak.

  7. Zergaldiko gehieneko zenbateko kengarriak ezin izango du zergadunari dagokion likidazio-oinarriaren %20 gainditu, eta funts berberek ezin izango dute pertsona edo erakunde batean baino gehiagotan kenkarirako eskubiderik eman.

    Ezarritako mugak gainditzen direlako kendu gabe geratzen diren zenbatekoak hurrengo bost urteetan amaitzen diren zergaldietako aitorpenetan aplikatu ahal izango dira, muga berberak errespetatuz.

  8. Aurreko 1. idatz-zatitik 7.era aipatzen diren baldintzak betetzen ez badira, zergadunak kenkariaren ondoriozko kuota eta dagozkion berandutze-interesak sartu beharko ditu ez betetze hori gertatu den zergaldiari dagokion aitorpenean.
  9. Artikulu honetan araututako kenkaria egitea aitorpena aurkeztearekin batera gauzatu beharreko aukera bat da, foru-arau honen 105. artikuluan xedatutakoaren ildotik, eta ezin izango da aldatu aitorpena egiteko borondatezko epea amaitu ondoren.

21/12/31 raino.

  1. Zergadunek dena delako aldian ordainduriko kopuruen %10eko kenkaria egin ahal izango dute enpresa berrien edo arestian sorturiko enpresen akzio edo partaidetzak harpidetzeagatik, baldin eta hurrengo 3 eta 4. zenbakietan xedatutakoa betetzen bada; eta, kapitalari egindako aldi baterako ekarpenaz gain, inbertitzen duten entitatearen garapenerako ezagutza enpresarial eta profesional egokiak ere jarri ahal izango dituzte entitatearen esku, zergadunaren eta entitatearen arteko inbertsio-akordioan ezartzen denaren arabera.

    Kenkaria egiteko gehieneko oinarria urteko 100.000 euro izango da, eta harpideturiko akzio edo partaidetzen eskuraketa-balioak osaturik egongo da. Horrez gain, urtean ken daitekeen gehieneko kopurua ezin izango da zergadunari zerga honetan dagokion likidaziooinarriaren %15 baino handiagoa. 81 Aurreko mugak gainditzeagatik kendu ez diren zenbatekoak ondoz ondoko hurrengo bost urteetan amaitzen diren zergaldietako likidazioetan aplikatu ahal izango dira, muga berak errespetatuz.

  2. Aurreko zenbakian ezarritako kenkaria zergaldian ordainduriko kopuruen %20 koa izango da harpideturiko akzio edo partaidetzak mikroenpresa berritzaileei edo enpresa txiki edo ertain berritzaileei badagozkie.

    Ondorio hauetarako, enpresa berritzailetzat joko dira partaidetza hartzen den urtean Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamenduko (EB) 2. artikuluko 80. zenbakiaren ezarritakoa betetzen dutenak (erregelamendu horren bidez, laguntza-kategoria batzuk barne-merkatuarekin bateragarriak direla adierazten da, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak betez).

    Zenbaki honetan aurreikusitako kasuetan, kenkariaren gehieneko oinarria 150.000 euro izango da urteko, eta urtean ken daitekeen gehieneko kopurua ezingo da handiagoa izan zergadunari zerga honetan dagokion likidazio-oinarriaren %15a baino.

  3. Akzioak edo partaidetzak eskuratzen zaizkien entitateek baldintza hauek bete behar dituzte:
    1. Batetik, sozietate anonimo, erantzukizun mugatuko sozietate, lan-sozietate anonimo edo erantzukizun mugatuko lan sozietate anonimoaren forma izan behar dute, Kapital Sozietateen Legearen testu bateginean (2010eko uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen) eta Lan-sozietateei eta partaidetutako sozietateei buruzko 2015eko urriaren 14ko 44/2015 Legean ezarritako moduan, eta, bestetik, ezin egongo dira negoziatzeko onartuta ezein merkatu antolatutan. Baldintza hau nahitaez bete behar da akzioa edo partaidetza edukitzen den urte guztietan.
    2. Ekonomia-jarduera berri bat egin behar dute, eta jarduera horrek bere garapenerako behar dituen baliabide pertsonal eta material guztiak izan behar ditu.

      Ondare-sozietateei dagokienez, baldintza hau ez dagoela beteta ulertuko da bategiteen, zatiketen, aktibo-ekarpenen, aktibo eta pasiboaren lagapen osoen, jardueraadarren ekarpenen, ekonomia-intereseko taldeen edo aldi baterako enpresa- elkarteen bidez sortutakoen kasuan, ez eta ekonomia-jarduera berri baten sorrera egiaz eta benetan ez dakarren beste edozein forma edo eragiketaren bidez sortutakoen kasuan ere.

      Zenbaki honetan xedatutakoa ez zaie aplikatuko artikulu honetako 2. zenbakian aipatutako kasuei.

    3. Mikroenpresa, enpresa txiki edo ertainen multzoan sailkatuta egon behar dira, Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 13. artikuluan ezarritakoaren arabera.
  4. Aurreko 1. eta 2. zenbakietan xedatutakoa aplikatu ahal izateko baldintza hauek bete behar dira:
    1. Entitateko akzioak edo partaidetzak entitatea eratzen denean eskuratu behar ditu zergadunak, edo, bestela, eraketaren ondoko bost urteetan egindako kapitalzabalkuntza baten bidez; kasu batean zein bestean, zergadunak bost urte baino gehiagoz eduki behar ditu akzio-partaidetzok bere ondarean.

      Artikulu honetako 2. zenbakian aipatzen den kasuan, akzio edo partaidetzak eraketaren osteko zazpi urteen barruan eskuratu behar dira, baina ez da epe hori bete beharko erakunde hauen kasuan: behar duten hasierako inbertsiotik arriskukoa den finantzaketa —merkatu geografiko berri batean edo produktuen merkatu berri batean sartzeko asmoz landutako negozio-plana oinarri hartuta— erakundeak aurreko bost urteetan izandako eragiketa-bolumenaren batez bestekoaren %50 baino handiagoa bada. 

    2. Zergadunak entitatean duen partaidetza, zuzena edo zeharkakoa, ezin da izan entitatearen kapital sozialaren edo boto-eskubideen %25 baino handiagoa, partaidetza hori daukan urte naturaletako egun batean ere ez. Orobat, partaidetza hori kalkulatzeko, zergadunaren partaidetzari batu egingo zaizkio haren ezkontideak edo izatezko bikotekideak entitate berean daukaten partaidetza, bai eta alboko lerroan edo zuzenekoan bigarren graduko ahaide direnek —odol bidez nahiz ezkontza bidez— daukatena ere.
    3. Artikulu honetako 1. zenbakian aipatzen den kasuan, akzio-partaidetzok ez dira izan behar jarduera bera aurretik beste titulartasun baten bidez egiten zen entitate batekoak.
  5. Artikulu honetan xedatutakoa ez zaie aplikatuko honako kasu hauetakoren batean dauden erakundeetan egindako inbertsioei:
    1. Laguntza bat legez kontrakotzat edo barne-merkatuarekin bateraezintzat adierazi duen Europako Batzordearen aurretiko adierazpen baten ondoren laguntza hori berreskuratzeko agindu baten zain dauden enpresak.
    2. Krisian dauden enpresak, Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamenduko (EB) 2. artikuluko 18. zenbakian ezarritakoaren arabera (erregelamendu horren bidez, laguntza-kategoria batzuk barne-merkatuarekin bateragarriak direla adierazten da, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak betez).
    3. Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamenduko (EB) 21. artikuluko 9. zenbakian aipatzen den arriskuko finantzaketaren zenbateko osoa dagoeneko gaindituta duten enpresak edo artikulu honetako 1. eta 2. zenbakietan aipatzen diren akzioak edo partaidetzak jaulkiz zenbateko hori gaindituko duten enpresak (erregelamendu horren bidez, laguntza-kategoria batzuk barne-merkatuarekin bateragarriak direla adierazten da, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak betez).
  6. Aurreko zenbakietan ezarritako betebeharrak betetzen ez badira, ordaindu egin beharko da behar ez bezala aplikatutako kenkarien zenbatekoa, hari dagozkion berandutze- interesekin batera. Zenbat ordainduko den kalkulatzeko, behar ez bezala aplikatutako kenkarien zenbatekoa batuko zaio ez-betetzea gertatzen den zergaldiko kuota diferentzialari. Hala ere, zergadunak horren aurretik ere ordain ditzake behar ez bezala aplikatutako kenkarien zenbatekoa eta hari dagozkion berandutze-interesak.
  7. Kenkaria aplikatu ahal izateko, akzioak edo partaidetzak erosi zaizkion entitatearen ziurtagiri bat lortu behar da, non adierazi behar den akzio-partaidetzok eskuratu ziren urtean bete egiten zirela aurreko 3. zenbakian ezarritako betekizunak.

    Gainera, artikulu honetako 2. zenbakian ezarritako kasuan, erakundeak agiri bidez justifikatu beharko du bete egiten dituela Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamenduko (EB) 2. artikuluko 80. zenbakian ezarritako betekizunak, eta agiriok aditu independenteek egiaztatu behar dituzte (erregelamendu horren bidez, laguntza-kategoria batzuk barne-merkatuarekin bateragarriak direla adierazten da, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak betez).

  8. Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arauko 117.3 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, artikulu honetan jasotzen den kenkaria aplikatu ahal izateko, zergadunak berariaz adierazi behar du kenkaria aplikatuko duela; kenkaria aplikatu nahi duen ekitaldiko autolikidazioa aurkezterakoan egin behar du adierazpen hori.
Loturak

Zergen berri orria

Itzuli