22/01/01 tik. 6/2021 Foru Arauak aldatua.
1. Artikulu honetako 3. idatz-zatian aipaturiko ekintzaileek erabakitzen badute eurei edo euren jardueran edo aipaturiko idatz-zatian aipatutako entitateetan enplegaturik dituzten pertsonei dagozkien lanaren edo jarduera ekonomikoen etekinen zati erabiliko dutela entitateko edo aipaturiko idatz-zatian aipaturiko entitateen akzioak edo partaidetzak eskuratzeko aukera ematerako edo akzioen edo partaidetzen balioaren bilakaerari lotutako eduki ekonomikoko beste eskubide-mota batzuetarako, orduan, aipatutako ordainsariak ez dira joko lanaren edo jarduera ekonomikoen etekintzat, halakoak aitortzen diren momentuan.
Aurreko paragrafoan adierazitako ordainsariak galdagarriak badira, berriz, jasotzen duten zenbateko osoa ondare-irabazitzat joko da, eta aurrezkiaren zerga-oinarrian sartuko, hura dela-eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga ordaintzeko, Foru Arau honen 66.1. b) artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
2. Bereziki, aipatutako ordainsariak entitateko akzioak edo partaidetzak eskuratzeko aukera ematerako erabiltzen badira, ez da inolako etekinik konputatuko — artikulu honen 1. apartatuan ezarritakoaren arabera —, harik eta dagozkion akzioak edo partaidetzak eskualdatzen diren arte, eta, une horretan, akzio-partaidetza horien eskuratze- balioa 0 euro izango da, edo, hala badagokio, haiek eskuratzeko ordaindutako zenbatekoaren arabera dagokion balioa; hori hala izango da ondare-irabazia kalkulatzeko eta aurrezkiaren zerga-oinarrian sartzeko, dagokion ondare-irabazia kalkulatzeko eta aurrezkiaren zerga oinarrian integratzeko eta konpentsatzeko, Foru Arau honen 66.1. b) artikuluan ezarritakoaren arabera.
3. Artikulu honetan xedatutakoaren ondorioetarako, honako pertsona hau jotzen da ekintzailetzat: zerga honen zergaduna, jarduera ekonomiko berri bat egiten duena, edo jarduera ekonomiko berri bat egiten duen entitate baten eraketan zuzenean edo zeharka parte hartzen duena, zeinak entitatearen kapitaleko 100eko 10 gutxienez eskuratu behar baitu eta jardueraren garapenean pertsonalki inplikatu behar baita entitatearen garapenean lan-harreman edo zerbitzuak emateko harreman baten bitartez.
Ez da joko apartatu honetan partaidetzari dagokionez ezarritako betekizuna ez dela bete, baldin eta ekintzaileak entitatearen kapitalean duen partaidetza murrizten bada — aurreko paragrafoan ezarritako ehunekoaren azpitik geratzeraraino — hurrengo finantzaketa txandetan entitatearen jarduera-hazkundearen arabera egingo diren ondorengo kapital gehikuntzen ondorioz, erregelamenduz ezarriko denaren arabera.
Paragrafo honetan xedatutakoaren ondorioetarako, jarduera ekonomiko berri bat egiten ari den zehazteko, Foru Arau honen 25. artikuluaren 5. idatz-zatiaren bigarren lerrokadan eta 90. artikuluaren 1. idatz-zatiaren bigarren eta hirugarren lerrokadetan xedatutakoa hartuko da kontuan.
4. Artikulu honetan ezarritako zerga-tratamendua aplikatuko zaie akzioei edo partaidetzei buruzko aukerei edo eduki ekonomikoko beste eskubide mota batzuei, ekintzaileek ekonomia-jarduera gauzatzen duten lehenengo bost urteetan edo artikulu honetako 3. paragrafoan aipatzen diren erakundeak eratzen direnetik aitortzen diren akzioen edo partaidetzen balioaren bilakaerari lotutakoei.
21/12/31 raino.
(22/01/01etik indarrean dagoen artikulua).