22/01/01 tik. 6/2021 Foru Arauak aldatua.
1. Espainiako lurraldera lekualdatzearen ondorioz Bizkaian egoitza fiskala hartzen duten pertsona fisikoek artikulu honetan aurreikusitako araubide bereziaren arabera tributatzea aukeratu ahal izango dute, egoitza-aldaketa egiten den zergaldian eta hurrengo hamar zergaldietan, baldin eta, erregelamenduz xedatutako moduan eta baldintzetan eta betekizunetan, honako baldintza hauek betetzen badira:
a) Bereziki kualifikatutako lanak egiteko lekualdatzea Espainiako lurraldera, baldin eta lan horiek, zuzenean eta nagusiki, ikerketa- eta garapen-jarduerarekin, jarduera tekniko edo finantzarioekin edo antolaketa, gerentzia eta kontrol ekonomiko- finantzarioekin edo komertzialekin lotuta badaude.
b) Espainiako lurraldera lekualdatzearen ondorioz egoitza fiskala eskuratzen duten zergaldiaren aurreko 5 urteetan Espainian zerga-egoiliar izan ez izana. Edozelan ere, gutxienez 5 urtez egon beharko da nahitaez atzerrian, datatik datara zenbatuta.
(...)
2. Artikulu honetan ezarritako tributazio-araubide aukeratzen duten zergadunek foru arau honetan aurrez ikusitakoaren arabera zehaztuko dute beren zerga-zorra, eta honako berezitasun hauek aintzat hartuta:
a) Aurreko 1. paragrafoan zehaztutako lan-harremanetik eratorritako etekin osoen %30 salbuetsita egongo dira.
(...)
3. Artikulu honetan ezarritako araubidea Gizarte Segurantzaren ondorioetarako enplegatuari dagokion araubidea gorabehera aplikatuko da, eta araubide orokorra ez denean, araubide horri dagozkion eginkizunen baliokideak hartuko dira kontuan. Ondorio horietarako, foru arau honen 56 quater artikuluaren 3. paragrafoan aipatzen diren ekintzaileei aplikatuko zaie araubidea, baldin eta jarduera ekonomikoa egiten badute edo jarduera hori egiten duten erakundearen kapitalean akzioak edo partaidetzak badituzte, betiere jarduera pertsona juridiko baten bidez gauzatzen denean.
4. Artikulu honetan ezarritako zerga-tratamendua beren konturako jarduera ekonomikoak egiten dituzten zergadunei ere aplikatuko zaie, Foru Arau honen 56 quater artikuluaren 3. paragrafoan aipatzen direnak barne, edo horietatik lortzen dituzten etekinak jarduera ekonomikoen etekintzat hartzen direnean, Foru Arau honetan ezarritakoaren arabera, betiere artikulu honen 1. paragrafoan ezarritako baldintzak betetzen baldin badira. Kasu horretan, artikulu honen 2. paragrafoaren a) eta b) idatz-zatietan aipatzen diren ehunekoak jarduera ekonomikoen etekin garbiaren gainean aplikatuko dira, foru arau honen 25. eta 27. artikuluetan ezarritakoaren arabera kalkulatuta, eta ezin izango dira baliatu kasuan kasuko jarduera ekonomikoen etekinak zehazteko zuzeneko zenbatespen [1] metodoaren modalitate sinplifikatua. Era berean, paragrafo honetan aipatzen diren kasuetan, ez da beharrezkoa izango artikulu honetako 1. paragrafoko c) eta e) idatz-zatietan ezarritako baldintzak betetzea.
21/12/31 raino.
1. Espainiako lurraldera lekualdatzearen ondorioz Bizkaian egoitza fiskala hartzen duten pertsona fisikoek artikulu honetan aurreikusitako araubide bereziaren arabera tributatzea aukeratu ahal izango dute, egoitza-aldaketa egiten den zergaldian eta hurrengo bost zergaldietan, baldin eta, erregelamenduz xedatutako moduan, honako baldintza hauek betetzen badira:
a) Bereziki kualifikatutako lanak egiteko lekualdatzea Espainiako lurraldera, baldin eta lan horiek, zuzenean eta nagusiki, ikerketa- eta garapen-jarduerarekin, zientifikoekin edo izaera tekniko edo finantzariokoekin lotuta badaude, eta erregelamenduz ezartzen diren betekizunekin eta baldintzekin betiere.
b) Espainiako lurralderako lekualdaketa gertatzen den zergaldiaren aurreko bost urteetan Espainiako egoiliarrak ez izatea.
(...)
2. Artikulu honetan ezarritako tributazio-araubide aukeratzen duten zergadunek foru arau honetan aurrez ikusitakoaren arabera zehaztuko dute beren zerga-zorra, eta honako berezitasun hauek aintzat hartuta:
a) Aurreko 1. zenbakian definitutako lan-harremanaren ondoriozko etekin osoen %15 salbuetsita dago.
(...)