www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900008827
Baldintzak Aurrez aurreko asistentzia Web errenta
 
Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2025/1/1
Apirilean aurkeztu ahal izango duzu (data zehazteke dago oraindik), egun batzuk lehenago aurretiazko hitzorduaren zerbitzura sartuz 12 bulegotan eskura dezakezu, 8:30etik 19:00etara, SALBU eta 2025an errenta hauetakoren bat izan baduzu:
- Bi higiezin baino gehiagoko errentamenduak.
- Atzerriko baloreetatik eratorritako dibidenduak edo bestelako errendimenduak.
- Jarduera ekonomikoak (hitzordua eska dezakezu zuzeneko zenbatespenaren modalitate erraztuko nekazaritza-, arrantza-, basogintza- edo abeltzaintza-jarduerak, edo gastu egozpenik gabeko ikastaroak edo hitzaldiak badira).
- Nekazaritza-, arrantza-, basogintza- edo abeltzaintza-jarduerak, baldin eta jarduerari lotutako ondare-elementuak eskualdatzetik eratorritako ondare-irabiziak edo galerak badaude.
- Higiezinen eskualdaketak, jaraunspen edo dohaintza bidez eskuratutakoak badira bai eta irabazpidezko sozietateen dizoluzioak, edo proindibisoak eteteak gehiegizko esleipenak daudenenan.
- Akzioen eskualdaketak, 5 eragiketa baino gehiago izan badituzu eta/edo ekitaldeanan salmenten zenbateko globala 10.000 eurotik gorakoa bada. Kanpo geratzen dira ere kriptodirua, warrant, gerokoak eta kontratuekin egindako eragiketak. Eragiketa-mugarik gabe egingo da 13/2013 Foru Arauaren 24. xedapen gehigarriari heltzen bazaio (salmenta-balio orokorraren % 3, betiere 10.000 € baino txikiagoa bada).
Kasu horietan, errenta-aitorpena zeure kabuz egin beharko duzu, horretarako Web kanalean ematen dizkizugun baliabide guztiak erabili ahalko dituzu.
Loturak
Informazio gehiago
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli