www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900006166

Bizkaian lan egiten duen zergadunakzerga-egoitza Angelura (Frantzia) eraman zuen Mugaz haraindiko langilearen baldintza onartzea nahi du.


  

Lehenik eta behin, mugaz haraindiko langilearen baldintza izateko, errentaren eta ondarearen gaineko zergetan zergapetze bikoitza saihestu eta zerga ihesa nahiz iruzurra prebenitzeko Espainiako Erresuma eta Frantziako Errepublikaren arteko Hitzarmenak, , xedatzen duenerako, zergadunak zerga egoitza zerbitzuak eskaintzen dituenarekiko (kasu honetan,Bizkaian) estatu desberdinean izan behar du.

Horregatik, zergadunaren zerga-egoera mugatzeko, Bizkaitik kanpo joaten den urtean eta ondorengoetan zerga-egoitza zehaztu behar da lehenengo, hain zuzen ere, egoitza horrek definituko baitu Bizkaian zergapetzea, bai Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari, bai Ez Egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruz. Era berean, zerga-egoitza berak zehaztuko du zergadunari Espainia-Frantzia Hitzarmenean aurrez ikusitakoa aplikagarria al zaion eta, ondorioz, mugaz haraindiko langileei dagokienez, hitzarmenaren tratamendua izan al dezakeen.

Egoiliartzat edo ez-egoiliartzat urte natural bakoitzean hartuko da zergaduna, bakarra da ekitaldi bakoitzean eta bereiz zehazten da urtez urte. Beraz, baldintza hori, banan-banan, Bizkaitik kanpo egoitza aldatzen den ekitaldirako eman behar da, baita hurrengo urteetarako ere.

Abiapuntutzat hartuta zergadunak Bizkaian duela bizilekua, ez dio hemengo egoiliarra (eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren ziozko zergaduna) izateari utziko ez baditu baldintza hauek betetzen: urte naturalean 183 egun baino gehiago egitea Espainiako lurraldetik kanpo, zerga-egoitza paradisu fiskala ez den beste herrialde batean -kasu honetan, Frantzian- duela frogatzea bertako zerga-agintariek egindako ziurtagiriaren bidez, eta bere enpresa edo lanbide jardueren edo bere interes ekonomikoen gune nagusia edo basea atzerrian izatea. Hortaz, espainiar lurraldean 183 egunetik gora geratzen den ekitaldietan, edo zerga ondorioetarako beste herri bateko egoiliarra dela frogatzerik ez duenetan, bere munduko errentagatik lurralde historiko horretan jarraituko du zergapetuta (kasuan kasu, zergapetze bikoitzari buruzko hitzarmen aplikagarrietan xedatutakoa kaltetu gabe).

Azkenik, aurreko guztiaz gainera, zergadun bat Espainiako lurraldeko eta, horren barruan, Bizkaiko egoiliarra dela uste izan behar da, baldin eta beraren mendeko seme-alaba adingabeek eta legez banandu gabeko ezkontideak lurralde historiko horretan badute ohiko bizilekua.

Zergaldi berdinean zergaduna (aurreko guztiarekin bat) Bizkaian eta, aldi berean, Frantzian zerga-egoiliarra bada, herrialde horretako barneko legeria aplikatuz (alderdi hori ezezaguna da), zergaldi bakoitzean gatazkan dauden bi administraziotatik bere eskumenak erabiliz egoiliar bezala nori dagokion zerga kargatzea zehaztu beharko da, munduko errenta izateagatik, nor sortu eta zein den ordaintzailearen egoitza alde batera utzita. Horretarako, Espainiaren eta Frantziaren arteko Hitzarmenaren arauak aplikatu beharko dira.

Loturak

Itzuli