Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900006115
Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetara arte aplikatuz: 2025/12/31
BGAEetatik capital gisa kobratzen diren kantitateak %60ko integrazio-portzentajea soilik ezarri ahal izango zaie zioengatik jaso diren lehenengo prestazioei, eta gehienez ere urtean 300.000 eurokoak izango dira. Ondore horietarako, zio horietako bakoitzarengatik jaso den lehenengo prestazioa 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera jasotako lehenengoa dela joko da (aurreko ekitaldietan kobratu diren zenbatekoak alde batera utzita).
20. Xedapen Iragankorrean ezarritako araubideak, hain zuzen ere berekin dakar 300.000 euroko muga hori ezin aplikatzea bi baldintza hauek betetzen dituzten etekinei:
Kasu honetan lan-etekinak (enplegu-modalitateko BGAEetako prestazioak kapital eran kobratzeagatik sortzen direnak) ez dira hartzen modu nabarmen irregularrean lortutako lanaren etekintzat. Hori dela eta, pertsona horiek ezin dute PFEZFAren 20. Xedapen Iragankorrean ezarritako erregimena baliatu. Horren ordez, %60ko portzentajean integratu behar dira, gehienez ere 300.000 euroko zenbateraino (muga hori zergaduna bazkide, partaide edo onuradun gisa duten gizarte-aurreikuspeneko sistemei eta enplegatzaileen pentsio-konpromisoak gauzatzeko aseguru kolektiboei dagokie, zergaduna horrelako asegururen baten onuraduna bada). Gehieneko zenbateko horretatik gora lortutakoaren 100eko 100 sartu behar da zergaren zerga-oinarrian.