www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900006085

Zergadunak ohiko etxebizitzaren jabetza soila eskuratu zuen (2011tik bizi da), dohaintzaren bidez, geroago eskuratu zen usufruktua dohaintzan. Jakin nahi du etxebizitzaren eskualdaketaren ondorioz eskuratuko duen irabaziaren berrinbertsioagatiko salbuespenari hel diezaiokeen, haren gaineko usufruktua onartu ondoren, bertan, gutxienez hiru urtez bizi ez bada ere, une harrezkeroztik zenbatuta.


  

Berrinbertsiogatiko salbuespenaren onura zuzenean honekin dagoela lotuta adierazi behar da: jabetza osoaren besterentzea, ohiko etxebizitza osoari edo zati bati dagokionez.

Ondorioz, zergadunak 2011z geroztik, hots, duela hiru urte baino gehiagoz geroztik, etengabe bizi den etxebizitzaren jabetza osoa eskualdatzen badu, PFEZFAko 87.8 artikuluan eskatutako bizitzeko epearen baldintza betetzat ulertuko da, eta PFEZFAko 49. artikuluan eta PFEZAko 49. artikuluan araututako berrinbertsioagatiko salbuespenari heldu ahalko dio, haren jabetza osoa hura besterendutako data aurretik hiru urte baino gutxiago igarota eskuratu badu ere (alegia, gutxienez hiru urtez higiezinaren jabetza osoa edukitzera iritsi ez arren).

Loturak

Kontsulta osoa

Informazio gehiago

Itzuli