Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900006082
Zergadunak eskualdatu zuen bere ohiko etxebizitza eta berrinbertsioa aurreko etxebizitza besterendu zuen urte berean gauzatu ez zuenez gero, berrinbertitzeko asmoan zio horregatik lortutako zenbatekoa berrinbertitzeko asmoa jaso beharko du berrinbertsioagatik salbuetsita utzi nahi duen ondare irabazia eskuratu zuen ekitaldiko zergaren autolikidazioan.
Orokorrean, berrinbertsioa gauzatutzat joko da higiezinaren osotasunaren edo zati baten jabetza osoa lortzen den unean. Gauza bera gertatuko da, orokorrean, salerosketa eskrituran jasotzen denean, baina, salerosketa kontratu pribatua baino ez dagoen kasuetan, zergadunak higiezinaren ematea edo tradizioa, bere forma ugarietatik edozeinetan, gertatu dela frogatzen duen heinean baino ezin da berrinbertsioa gauzatutzat ulertu, higiezinaren osotasunaren edo zati baten gaineko jabetza osoa salerosketa eskrituran jaso aurreko une batean eskuratu duela pentsatu ahal izateko.
Eraikitze bidean dauden etxebizitzetan berrinbertitzen den kasuetan berrinbertsio baldintza beteko du eskualdaketan lortutako zenbatekoa eraikuntzaren sustatzaileari salmentaren aurreko eta ondorengo urte bietan kontura egindako ordainketak egiteko erabiltzen badu. Berrinbertsioa partziala balitz, salbuespena ere partzialki aplikatuko litzateke.