Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900006079
Zergadunek Bizkaian zerga kargatik salbuetsi ditzakete euren lana egiteko atzerrian izandako egunei egotz dakizkiekeen etekinak, baita atzerrian emandako zerbitzuen ondorioz beren-beregi jasotako ordainsariak ere, urtean guztira 60.100 euroko gehieneko zenbatekoa gainditu gabe, betiere laburbilduz, honako hauek betetzen badira:
Gainera Bizkaitik atzerrira joandako zergadunek egiten dituzten lanen hartzaile edo onuradunak enpresa edo erakunde ez-egoiliarrak edo atzerrian kokaturiko establezimendu iraunkorrak izatea. Hori bai, taldeko enpresa anitzen onerako gauzatzen diren jarduera zentralizatuak baldin badira, atzerrian gauzatutako zerbitzuen zatiari dagokion eta Espainian erakunde egoiliarrei egotz dakieken ordainsarian ezingo da salbuespena aplikatu.
Planteatutako kasuetako lehenengoan, enpresa kontsultagilea bere talde bereko beste konpainia batek (bere bazkide bakarrak) azpi kontratatzen du, eta betetzat jotzen da kontsultatutako baldintza, betiere enpresak ematen dituen zerbitzuen azken hartzaile materiala lurralde espainiarren egoiliarra ez den pertsona edo erakunde bat bada, azkenean berak jasaten duena kostua eta behar bezala egiaztatuta dagoena.
Planteatutako bigarren kasuan ere betetzat joko da hemen aztertzen ari garen betekizuna, baldin eta, erakunde kontsultagileak ematen dituen zerbitzuen benetako edo azken onuradun edo hartzailea pertsona edo erakunde ez egoiliarra bada, edo atzerrian kokatuta dagoen establezimendu bat, proiektu osoaren fakturazioa formalki haren koordinatzailearekin (partzuergoaren ordezkariarekin) egiten den eta berau lurralde espainiarreko konpainia egoiliar bat den gorabehera.