saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900006061

Zergadunak bere senarra zena bazkide izandako hiru BGAEtatik kobratzeko eskatu zuen, bera baitzen haien onuradun bakarra. BGAE horietariko bik abenduko balio-datarekin ordaindu zituzten prestazioak. Baina hirugarrenak iritzi zion ordainketa urtarilean egin zela. Jakin nahi du zein ekitaldiri egotzi behar dion aipatutako BGAE-etariko hirugarrenaren prestazioa.

Lanaren etekinak, arau orokor gisa, hartzaileak eurak galda ditzakeen zergaldiari egozten zaizkio. Horri dagokionez, diru sarrera bat galdagarritzat jotzen da hartzekodunak zordunari zorra ordaintzeko eskatu ahal dion unean, edo, bestela esanda, zorduna bere zorra ordaintzera hertsatua izan daitekeen unean.

BGAE-ei buruzko araudiaren arabera, behin onuraduna nor zen zehaztuta, onuradun horrek kobrantza eskatu eta kobrantzarako eskubidea frogatzen zituzten agiri guztiak aurkeztu zituenetik bost egun baliodun igarotakoan.

Errenta hori, beraz, bost egun balioduneko gehieneko epea amaitu zen zergaldiari egotzi beharko zaio, edo prestazioa jaso zen zergaldiari, lehenagokoa bada.

Loturak

Kontsulta osoa

Informazio gehiago

Itzuli