Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900005881
Arau orokorraren arabera, banakako zergapetzearen ondorioetarako ezarritako muga kuantitatiboak neurri berean aplikatuko dira baterako zergapetzean, familia-unitateko kide-kopuruaren arabera handitu edo biderkatu gabe. Hala ere, gizarte-aurreikuspeneko sistemetarako ekarpenen murrizketei dagokienez, PFEZ Foru Arauko 71. eta 72. artikuluetan eta zortzigarren xedapen gehigarrian ezarritako gehieneko mugak banaka aplikatzen dira familia-unitateko kide den partaide, mutualista, aseguratu edo bazkide bakoitzeko. PFEZ Foru Arauko 72. artikuluak gehienez ere urtean 8.000 euroko muga ezartzen du ezintasuna duen pertsona ez den ekarpen-emaile bakoitzeko.
Beraz, zerga-oinarri orokorretik murriztu ahalko du 8.000 €-ko gehieneko zenbatekoa semea bazkide duen BGAErako ekarpenengatik (bere gizarte-aurreikuspeneko sistemetara egin ditzakeen ekarpenei kalterik egin gabe), gizarte-aurreikuspeneko sistemetarako (bereak eta bere semearenak) ekarpenengatik gauzatzen dituen murrizketen ondorioz, ez banakako likidazio-oinarri orokorra ez baterako likidazio-oinarri orokorra negatiboak ezin direla izan kontuan hartuta.
Ezindu baten BGAErako ekarpenak batera zergapetzea Irabazpidezko ezkontideak.