Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900005846
Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetara arte aplikatuz: 2025/12/31
Ez, 2014an jasotako prestazioa erretiro-egoera gertatzearen ondorioz sortu bada, ohiko erretiroaren aurretiko laguntza aurretiazko erretiroaren, erretiro malguaren eta erretiro partzialaren pareko formula gisa jo behar da.
Hori dela eta, ezin izango du berriro aplikatu galdetzen den 100eko 60ko integrazio-ehunekoa hurrengo ekitaldietan bazkide edo partaide duten gizarte-aurreikuspeneko sistemetatik eskuratzen dituen diru-kopuruen gainean erretiroaren kontingentziagatik (nahiz eta behin betiko erretiroa hartu ondoren kobratu).