www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900005842

Enpresa batek ez die ziurtatuko bere langileei atzerrian egindako lanen ziozko salbuespena; horren ordez, atzerrian egindako lanen, ordainsarien eta egonaldiaren ziurtagiri bat egingo die. Nahikoa al da eman dien agiria salbuespena aplikatzeko?


  

Atzerriko lanengatiko salbuespena aplikatu ahal izango da, baldin eta aurkeztutako dokumentazioak egiaztatzen badu 13/2013 Foru Arauaren 9.17 artikuluan ezarritako baldintzak betetzen direla.

Zergadunak frogatu beharko du araudiak eskatutako baldintzak betetzen direla, zuzenbidean onartutako edozein frogabideren bidez, eta ematen diren ebidentziak balioestea zergak aplikatzeko eskumena duten kudeaketa- eta ikuskapen-organoei dagokie.

Loturak

Kontsulta osoa

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Bizkaiako Foru Ogasuna

Itzuli