www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900005834

Zergaduna 2013ko maiatzean lekualdatu zen Bizkaira, eta, beraz, Bizkaiko zergadun izaera dauka. Ordura arte, AEBko unibertsitate publiko batean bizi eta lan egin zuen eta bertan pentsio-plan bat zeukan. Orain, zergadun bizkaitarra izanik, plan horretako dirua kobratzen du. Nola zergapetu behar du?


  

AEBren eta Espainiaren arteko Hitzarmenaren arabera, zergadunak nazionalitate espainiarra du, egoiliar espainiarra da, eta pentsio-plana ez da AEBko gizarte-segurantzaren parte, ezta pentsio-funts publikotzat ere.

Horregatik, Bizkaiko egoiliar batek lortutako horrelako plan baten ondoriozko pentsioak eta antzeko beste ordainsari batzuk lurralde horretan bakarrik daude lotuta, eta ez AEBetan.

Aitzitik, Gizarte Segurantzako pentsioren baten (edo parekoren baten) aurrean balego, AEBn zein Bizkaian zergapetuko litzateke, eta nazioarteko zergapetze bikoitzagatiko kenkaria aplikatuko litzateke.

Loturak

Kontsulta osoa

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Bizkaiako Foru Ogasuna

Itzuli