www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005664

Zein lauki zehatz bete behar da subjektu pasiboak BEZaren 390 ereduan kutxa irizpidearen araubide berezia baldin badu?


  

1. orrian 03 laukia markatuko da. Orri berean Sortutako BEZa-Araubide orokorra atalean adierazi beharko da, BEZ tasa aplikagarriaren arabera, zerga oinarria eta araubide berezi horri lotutako eragiketetan sortutako kuota (kobrantzaren arabera).

Hurrengo orrian (2. orria) 130. laukia (Zerga oinarria) eta 131. laukia (Kuota) bete behar dira, zerbitzuen prestazioen eta ondasunen entregen zenbatekoei dagokienez, subjektu pasiboak urte naturalean egindakoak, tartean sortu ez badira kutxa irizpidearen araubide berezia aplikatzeagatik.

Horrez gain, “Eragiketen bolumena” kalkulatze aldera, 201. laukian BEZaren kutxa irizpidearen araubide berezia behar duten egindako eragiketen zenbatekoa jaso beharko da (sortutakoak eta ez sortutakoak), araubide hori aplikatu ez balitzaie bezala.

Informazio gehiago

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli