saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005661

“Fakturen liburua” atalean nola betetzen da BEZaren 390 ereduan faktura zenbakia eta seriea?


  

Emandako fakturak:

Fakturen zenbakiek bi osagai dituzte: seriea eta zenbakia.

Serieari esker, enpresa barruan eskainitako produktu edo zerbitzuei lotutako fakturak bereiz daitezke, edo, adibidez, eragiketak egiteko hainbat establezimendu daudenean.

Serie desberdineko fakturak ematea aukera onargarri bat da, eta hala aurreikusi da Fakturazio Araudian. Zenbait kasutan, prozedura hori nahitaezkoa da, faktura zuzentzaile bat ematen denean, esaterako.

Zenbakia esklusiboki zenbaki osagaiari dagokio, eta beti sekuentziala izan behar da; ezin da zenbakirik saltatu.

Jasotako fakturak:

Hasierako zenbakian eta amaierako zenbakian esleituko dira hartzekodunak lehenengo fakturari eta azken fakturari emandako zenbakiak, hurrenez hurren.

Informazio gehiago

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli