www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005655

Hartzekodunen konkurtsoetan eta norbaitek kreditua ordaintzen ez duenean, zer egin behar da zerga-oinarria aldatzeko?


  

Faktura zuzentzailea egin eta eragiketaren hartzaileari bidali. Hartzekodunen konkurtsoetan faktura zuzentzailearen kopia bidali behar zaio konkurtso-administrazioari.

Faktura zuzentzailea egiten denetik hilabete pasatu baino lehen Zeharkako Zergen Zerbitzuari jakinarazi behar zaio; aldaketa egiteko ez da behar inolako baimen administratiborik, ez berariazkorik, ez isilbidezkorik.

Zuzendutako BEZaren zenbatekoa kendu behar da faktura zuzentzailea egiten den likidazioaldiko autolikidazioan, edo ondoko batean harik eta urtebete pasatu arte zuzenketa egin behar zenetik.

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Prozedura

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli