www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005610

Ereduak


  

Hilean edo hiru hilean behin aurkeztu beharrekoak dira eredu hauek:

303 eredua

Autolikidaziorako eredu bat da, subjektu pasibo hauek erabili beharrekoa:

  • Euren aitorpena Erregimen Orokorrean aurkeztera behartuta daudenak.
  • Euren eragiketen bolumena dela-eta (6.010.121,04 €-tik gorakoa) aitorpena hilero aurkeztera behartuta daudenak.
  • Hileko Itzulketen Erregistroan izena emanda daudenak.
310 eredua

Autolikidaziorako eredu hau hauetan sartuta dauden subjektu pasiboek erabili beharko dute:

  • BEZaren erregimen erraztuan, BEZaren Arau Aginduaren 122. eta 123. artikuluetan jasota dagoenaren arabera, hari uko egiten badiote izan ezik.
  • Erregimen Orokorrean, ondasun higiezinen errentamenduen jardueragatik; eta, horrez gainera, beste jarduera bat izatea erregimen sinplifikatuan.
322 eredua

Erakundeen talde bateko kide diren BEZaren subjektu pasiboek aurkeztu beharreko autolikidaziorako eredu bat da, azaroaren 9ko BEZaren 7/1994 Foru Aginduaren 163 quinquies bat artikuluak jasotzen duenaren arabera, eta Erakundeen Taldeko erregimen berezia aplikatzea aukeratu dutenek.

353 eredua

Autolikidaziorako eredu hau erakundeen taldeko erakunde nagusitzat jotzen denak aurkeztu behar du, azaroaren 9ko BEZaren 7/1994 Foru Aginduaren 163 quinquies bi artikuluak jasotzen duenaren arabera. Bertan sartuko dira taldea eratzen duten erakundeen banakako autolikidazioen emaitzak, likidazio-aldikoak, eta Erakundeen Taldeko erregimen berezia aplikatzea aukeratu dutenenak.

Urtean behin aurkeztu beharrekoak dira laburpen-eredu hauek:

390 eredua
  • 390 eredua aurkeztu beharko dute, azken autolikidazio gisa, aitorpena soil-soilik Erregimen Orokorrean aurkeztera behartuta dauden subjektu pasiboek. Hain zuzen, subjektu pasiboak autolikidazio bakarra aurkeztuko du.
    Laugarren hiruhilekoarengatik eta abenduarengatik ez da beste aitorpenik aurkeztu beharko eta nahikoa izango da eredu hau betetzea.
  • 390 eredua aurkeztu beharko dute hauek, urteko laburpen-aitorpen gisa:
    • Erakundeen Taldeko erregimen bereziari atxikitako subjektu pasiboek, abenduari dagozkion autolikidazioak aurkeztuta 322 eta 353 ereduetan.
    • Hileko Itzulketen Erregistroan izena emanda dauden subjektu pasiboek, abenduari dagokion autolikidazioa aurkeztuta 303 ereduan.
391 eredua

Azken autolikidaziorako 391 eredua baliatuko dute BEZaren erregimen erraztuan zergak ordaintzen dituzten subjektu pasiboek eta, egokia bada, Erregimen Orokorrean ordaintzen dituztenek ondasun higiezinen errentamenduaren jardueragatik.

140 eredua

140 eredua eragiketa ekonomikoen bolumenaren urteko laburpen-aitorpena da, pertsona fisikoek baliatuko dutena eta errentak eratxikitzeko araubideko erakundeek euren jarduerak garatzean.

Subjektu pasiboa 140 eredua aurkeztera behartuta badago, 347 eredua aurkeztetik salbuetsita geldituko da. Gainerako ereduak aurkeztu egin behar dira, hartara behartuta egonez gero.

140 eredua telematikoki aurkeztu behar da nahitaez. Horretarako, IZENPE, FEA… erabili ahal izango da.

Ez dira aldian behingo ereduak eta, horrenbestez, zenbait eragiketa egin diren aldietan baino ez dira aurkeztu behar.

308 eredua

308 eredua autolikidaziorako eredua da, itzulketak eskatzeko erabiltzen dena, besteak beste, eragiketa hauetan:

  • Garraiobide berrien Europar Batasunaren barneko emateak, zergatik salbuetsita daudenak, pertsonek egindakoak noizbehinkako gisa.
  • N1, N2 eta N3 kategoriako garraiobideak eskuratzea, bidaiarien edo salgaien garraiolariek egindakoak, erregimen erraztuan.
309 eredua

309 eredua autolikidaziorako eredua da, ohikotasunez autolikidazioak aurkeztera behartuta ez dauden subjektu pasiboek egin beharreko diru-sarreretarako erabiltzen dena (partikularrak, nekazaritzako, abeltzaintzako eta arrantzako erregimenari atxikitako subjektu pasiboak, baliokidetasun-errekarguari heldutako subjektu pasiboak, soil-soilik kenkaria izateko eskubiderik gabeko eragiketak egiten dituzten subjektu pasiboak…), besteak beste, eragiketa hauek egiteagatik: garraiobide berrien Europar Batasunaren barruko eskurapenak, Europar Batasunaren barruko eskurapenak, oro har, subjektu pasiboaren inbertsioa…).

340 eredua, Hileko Itzulketen Erregistroa (Orain IBES aurkezten dute BLHko zerga-betebehar formalak araupetzen dituen 205/2008 FDren 39. artikuluarekin bat).
349 eredua, Europar Batasunaren barruko eragiketak

349 eredua urteko laburpen-aitorpen bat da, EBko subjektu pasiboekin egindako eragiketena.

Eredu hau baliatu behar dute ondasunen Europar Batasunaren barruko emateak edo eskurapenak egin dituzten subjektu pasiboek, eta zerbitzuen Europar Batasunaren barruko emateak edo eskurapenak egin dituztenek, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 79. artikuluak jasotzen dituen baldintzetan.

Ez dute eredu hau aurkeztu behar aldian behingo autolikidazioak aurkeztera behartuta ez dauden subjektu pasiboek.

Loturak

BEZaren zerga-ereduak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Ereduak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli