www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005567

Nola aplikatzen den kenkaria?


  
  • Likidazioaldi bakoitzeko aitorpen-likidazioetan subjektu pasiboek likidazioaldian jasandako kuoten guztirako zenbatekoa ken dezakete likidazioaldi berean sortutako kuoten guztirako zenbatekotik; horretarako ezinbestekoa da haiek kengarriak izateko ezarritako baldintza guztiak betetzea eta kenkarirako eskubidea sortu denetik 4 urte pasatuta ez egotea.
  • Kuota kengarriak jasan dituen enpresaburuak edo profesionalak faktura egokia edo kenkaria aplikatzeko eskubidea frogatzen duen agiria jasotzen duenean jasantzat joko dira.
  • Kenkariaren zenbatekoa sortutako kuoten zenbatekoa baino gehiago bada, gaindikina hurrengo autolikidazioetan konpentsatu ahal da, hain zuzen ere gaindikina agertzen den autolikidazioa aurkeztu denetik lau urte pasatu baino lehen.
  • Subjektu pasiboak itzulketa hauta dezake bidezkoa denean (aitorpena hiruhilekoka aurkezten badu, urteko aitorpen-likidazioan). Itzulketa hautatuz gero, ez dago hurrengo autolikidazioetan konpentsatzeko aukerarik, itzulketa egiteko epealdia gorabehera.
  • Administrazioak errekerimendua edo ikuskapena eginez gero, arautegian ezartzen diren erregistro-liburuetan kontabilizatutako kuotak baino ezin dira kendu, bidezko likidazioetan. Kontabilizatu gabeko kuotak kontabilizatzen diren zergaldiko autolikidazioan ken daitezke. Batera zein bestera, ezinbestekoa da kenkarirako eskubidea sortu denetik 4 urte pasatuta ez egotea.
  • Kenkaria eskuratzen den ondasunaren edo zerbitzuaren ustezko erabileraren arabera egin behar da.
    Hala ere, eskuratu edo inportatutako ondasun bat subjektu pasiboari egotzi ezin zaion arrazoi bategatik deusezten edo galtzen bada (arrazoia behar bezala frogatu behar da), ezin izango da eskatu zuzenketa.

Adibidea

Profesional batek 2015eko ekitaldiko 390 eredua aurkeztu du eta ohartu da ez duela sartu ekitaldian egindako erosketa baten faktura eta, beraz, ez duela kendu jasandako BEZaren kuota. Zer egin behar du errorea zuzentzeko?

Ondasuna erostean jasandako kuota hurrengo autolikidazioan kendu ahal izango du, zergaldia ondasuna eroslearen esku jarri denetik zenbatu beharreko lau urteko aldiaren barruan dago eta.

Loturak

BEZaren 7/94 FAko 99 art.

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Nola aplika daitekeen kenkaria

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli