Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005311
Erakundeek administrazio kontseiluen edo pareko funtzioa duten organoen bitartez hala egitea erabakitzen dutenean aplikatzen da erakunde taldeen araubide berezia, aplikatu nahi den urte naturala hasi aurretik.
Erakunde nagusiak taldea osatzen duten erakundeak 039 ereduaren bidez erakunde taldeen araubide berezian altan eman direla jakinarazi beharko dio ZAEAri, ondoreak izango dituen urte naturalaren aurreko abenduan. Gutxienez hiru urte iraungo du aukerak, betiere araubide berezia aplikatzeko eskatzen diren baldintzak betetzen badira, eta luzatu egin ahalko da, luzapen horri uko egiten ez bazaio.
Edonola ere, erakunde taldeen araubide berezia aplikatzeko, erakunde nagusiak aplikatu beharko du lehenengo.
Zein arrazoik eragiten dute erakunde taldeen araubide berezia aplikatzeko eskubidea galtzea?
Erakunde taldeen araubide berezia aplikatzeari utziko zaio ondorengo arrazoiak direla medio:
Aipatutako arrazoi horien ondorioz erakunde taldeen araubide berezia eteten bada, baldintza horietako bat suertatzen den likidazio aldian eta hurrengoetan izango ditu ondoreak. Gauzak horrela, taldea osatzen duten erakunde guztiek zergaren araudian ezarritako betebehar orokor guztiak bete beharko dituzte aldi horretatik aurrera.
Taldeko erakunde bat lehiketan edo likidazio prozesuan dagoen likidazio aldi baten amaieran aurkitzen bada, erakunde taldeen araubide berezitik kanpo geratuko da aldi horretatik aurrera. Hala ere, gainerako erakundeei aplikatzen jarraitu ahalko zaie.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.