www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005309
Zertan datza erakunde taldearen araubide berezia eta nori aplikatzen zaio?
 
Borondatezko araubidea da eta erakunde talde bateko kide diren enpresariek edo profesionalek aplika dezakete.
Zer da erakunde talde bat?
Erakunde nagusi batek eta bere menpeko erakundeek osatzen dute erakunde talde bat, betiere jarduera ekonomikoaren egoitzak edo erakunde guztien behin betiko establezimenduak zerga aplikatzen den lurraldean kokatuta badaude (Penintsulan eta Balear Uharteetan).
2015eko urtarrilaren 1etik aurrera, arlo finantzarioan eta ekonomikoan eta antolamenduaren arloan haien artean sendo lotuta egotea eskatzen da, oraingo taldeei 2015ean zehar errekerimendu berrietara egokitzen lagunduko dien araubide iragankorra ezarri den arren.
Enpresario edo profesional batek ezin du erakunde talde bat baino gehiagoko kide izan aldi berean.
2015eko urtarrilaren 1etik aurrera, noiz kontsideratzen da lotura dagoela?
- Lotura finantzarioa: erakunde nagusiak, taldeko erakundeen kapitalaren edo boto eskubidearen % 50 edo gehiagoko partaidetza duenean eta beraz, gainerako erakunde horien gaineko kontrola duenean.
- Lotura ekonomikoa: taldeko erakundeek jarduera ekonomiko bera gauzatzen dute edo desberdinak gauzatu arren, haien artean osagarriak dira edo gauzatzen laguntzen dute.
- Antolamenduaren aldeko lotura: taldeko erakundeetan norabide komuna dago. Kontrakoa erakusten ez bada, lotura finantzarioaren baldintza betetzen duen erakunde nagusi batek lotura ekonomikoaren eta antolamenduaren aldeko loturaren baldintzak ere betetzen dituela iritziko da.
Zein da erakunde nagusia?
Honako baldintzak bete beharko ditu erakunde nagusiak:
- Berezko izaera juridikoa izatea. Zerga aplikatzen den lurraldean kokatutako behin betiko establezimenduak ere erakunde nagusiak izan daitezke.
- Zuzeneko edo zeharkako partaidetza izatea, gutxienez beste erakunde baten edo batzuen kapitalaren % 50ekoa.
- 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera, taldeko erakundeen gaineko benetako kontrola izatea eskatzen da, erakunde horien kapitalaren edo boto eskubideen % 50etik gorako zuzeneko edo zeharkako partaidetzaren bitartez.
- Partaidetza urte natural osoan mantendu behar da.
- Zerga aplikatzen den lurraldean kokatuta dagoen eta erakunde nagusitzat hartzeko baldintzak betetzen dituen beste erakunde baten menpe ez egotea.
2015eko urtarrilaren 1etik aurrera, enpresari edo profesional modura jarduten ez duten merkataritza sozietateak erakunde nagusitzat jo ahalko dira.
Zeintzuk dira menpeko erakundeak?
Menpeko erakundetzat hartzen da erakunde nagusikoa ez den enpresari edo profesionala dena eta honako baldintzak betetzen dituena:
- Zerga aplikatzen den lurraldean kokatuta dago (Penintsulan eta Balear Uharteetan) eta
- Erakunde nagusiak gutxienez kapitalaren edo boto eskubideen % 50eko zuzeneko edo zeharkako partaidetza izatea. Partaidetza hori urte natural osoan zehar mantendu beharko da.
Informazio gehiago
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli