www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005282
Inbertsio-urrearekin" egindako zein eragiketa daude salbuetsita? Noiz egin dakioke uko salbuespenari?
 
Inbertsio-urrearen araubide berezian eragiketa hauek daude salbuetsita, eskualdatzaileak berak salbuespenari uko egiten ez badio behintzat (horretarako baldintza batzuk bete behar dira):
- Inbertsio-urrearen emateak, Batasunaren barneko eskuraketak eta inportazioak.
Maileguak eta finantza-permutarako eragiketak sartu dira emate modura, eta baita etorkizunerako edo eperako kontratuetatik eratorritako eragiketak ere, betiere inbertsio-urrea helburu badute eta xedapen-ahalmena eskualdatzea badakar.
Ez zaie salbuespen hau aplikatzen:
- Inbertsio-urrea helburu duten zerbitzu eskaintzei (bitartekaritza zerbitzu batzuk izan ezik).
- Batasunaren barnean egindako inbertsio-urrearen eskuraketei, lehenago jatorrizko estatu kidean eman eta araubide berezi honetako salbuespenari uko egin bazaio.
- Salbuetsitako eragiketetan besteren izenean eta kontura aritzen diren bitartekaritza zerbitzuak.
Salbuespen hori 25. artikuluan bildutakoaren (beste estatu kide batzuei ondasunak ematea) aurka badoa, inbertsio-urrearen kasurako ezarritakoa nagusituko da, uko egiten ez bazaio behintzat.
Noiz egin dakioke uko salbuespenari?
Eskualdatzaileak ondorengo baldintzak betetzen direnean uko egin ahalko dio salbuespenari:
- Inbertsio-urrearen emate kasuetan:
- Eskualdatzailea inbertsio-urrea ekoizteko jardueretan edo inbertsio-urrea ez den urrea inbertsio-urre bihurtzeko jardueretan aritzen bada, betiere ematearen helburua jarduera horien emaitza den inbertsio-urrea bada.
- Eskuratzailea enpresari edo profesional bat izatea, hala jarduten duena. Eskualdaitzaileak egindako eragiketa bakoitzeko uko egite bat gauzatu beharko da eta idatziz jakinarazi beharko zaio eskuratzaileari, inbertsio-urrea ematen den momentuan edo lehenago. Era berean, idatziz jakinarazi beharko zaio subjektu pasiboa eskuratzailea izango dela.
- Salbuetsitako eragiketetan besteren izenean eta kontura aritzen diren bitartekaritza zerbitzuak:
- Bitartekaritza zerbitzuak erreferentzia egiten dion inbertsio-urrearen emateari dagokion salbuespenari uko egitea.
- Zerbitzuaren hartzailea enpresari edo profesional bat izatea, jala harduten duena.
Zerbitzua eskaintzen duenak egindako eragiketa bakoitzeko salbuespenaren uko egitea gauzatu beharko da. Zerbitzua eskaintzen duen horrek zerbitzuaren hartzaileak sinatutako agiri bat izan beharko du eta bertan jasota egon beharko da bitartekaritza zerbitzuak urrea ematean salbuespenari uko egin zaiola.
Salbuespenari uko egiten zaionean, inbertsio-urrearen emateetan eragiketen hartzailea den enpresaria edo profesionala izango da subjektu pasiboa eta “subjektu pasiboaren inbertsioa” deritzona gertatuko da.
Informazio gehiago
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli