www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005277
Funtzionamendua. Nola kalkulatu zerga-oinarria
 
Autolikidazioan sortutako BEZa kalkulatzeko beharrezkoa den zerga-oinarria zehazteko modu bereziak ezaugarritzen du araubide hau. Bi sistema daude:
- Zerga-oinarriz zehaztea eragiketaz eragiketa:
Sistema honetan, subjektu pasibo birsaltzaileak ondorengoak aplika ditzake:
- Bere emateei aplikatzeko araubide berezia, bi aukera ditu eragiketa bakoitzerako eta ondorengoa gertatzen da:
- Eskualdaketetan BEZa jasan beharko du, emandako ondasunari dagokion zerga-tasa aplikatuz prozedura berezi baten bitartez zehaztutako zerga-oinarriari.
- Zerga-oinarria eragiketa bakoitzean lortutako onuraren marjina da, BEZa barne hartu gabe:
- Etekinaren marjina = Salmenta-prezioa (BEZ barne) – Erosketa-prezioa (BEZ barne).
- ZO= Etekinaren marjina x 100 ÷ (100 + aplika daitekeen zerga-oinarria).
- Birsaldutako ondasunen eskuraketetan jasandako BEZa ez da kengarria, jarduera gauzatzean jasandako gainerako kuotak (telefonoa, alokairua, etab.) kengarriak badira ere.
- Zergaren araubide orokorra (zerga-administrazioari berariaz esateko beharrizanik gabe, subjektu pasibo birsaltzaileak ez du zertan araubide orokorra aplikatu bere emateetan), eta beraz:
- Kontraprestazio osoaren gaineko BEZa jasan behar du.
- Birsaldutako ondasunak eskuratzean jasandako kuotak kengarriak dira baina ezingo du kenkaria aplikatu egoki diren emateak gauzatu arte.
- Zerga-oinarri orokorra zehaztea:
Ondasun jakin batzuei aplikatzen zaie, subjektu pasiboak hala egitea aukeratu ondoren, jarduera hasteari buruzko aitorpena edo ondorean izan behar dituen urtea hasi aurreko abenduan aurkeztean eta uko egiten zaion arte. Ezin zaio uko egin hurrengo urte naturala bukatu arte.
Ondasun hauei bakarrik aplikatuko zaie:
- Interes filateliko edo numismatikoko zigiluak, tinbredun efektuak, billeteak edo txanponak.
- Diskoak, zinta magnetikoak eta soinuaren eta irudiaren beste euskarri batzuk.
- Liburuak, aldizkariak eta beste argitalpen batzuk.
- Zerga-administrazioak baimendutako ondasunak, interesdunak hala egiteko eskatu ondoren. Administrazioak baimen hori ukatu ahal izango du emateko zio diren baldintzak betetzen ez badira.
Likidazio aldi bakoitzerako etekin orokorraren marjinak osatzen du zerga-oinarria, marjina horri dagokion BEZaren kuotan murriztua:
- Etekin orokorraren marjina = Salmenta-prezioa (BEZ barne), likidazio aldiko ondasunen emateena – Erosketa-prezioa (BEZ barne), aldi horretan bertan eskuratutako ondasunena.
- ZO= Etekin orokorraren marjina x 100 ÷ (100 + aplika daitekeen zerga-oinarria).
Marjina hori negatiboa bada, zerga-oinarria zero izango da eta hurrengo aldiko erosketen zenbatekoei gehituko zaie marjina.
Modalitate hori aukeratzen duten subjektu pasiboek beren izakinak erregularizatu beharko dituzte urtero.
Subjektu pasiboak zerga-oinarria etekin orokorraren marjinaren bidez zehaztea aukeratzen duenean, prozedura hori baliatuz zehaztu behar du araubide hori aplikatzen zaien ondasunen emate guztien zerga-oinarria eta emate horiei ezingo die aplikatu zergaren araubide orokorra.
Informazio gehiago
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli