Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005020
Lanbide-sekretua dela eta bezero bat identifikatu nahi ez bada, faktura erraztua egin behar da eta hartzailea identifikatu gabe utzi.
Kontuan eduki behar da faktura erraztua egiteko baldintza batzuk bete behar direla. Denak bete ezean, ezin da egin faktura errazturik; aitzitik, faktura osoa egin behar da eta hartzailea identifikatu.
Faktura mota bakoitza modu batean erregistratu behar da programarekin.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.