Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005013
Idazpen bakoitzean egun batean egindako faktura guztiak zehazten dira. Datu hauek agertu behar dira: eguneko lehen fakturaren zenbakia, eguneko azken fakturaren zenbakia eta egunean egindako fakturen kopurua. Idazpena egiteko gutxienez faktura bi eduki behar dira.
Fakturen zenbakiak korrelatiboak izan behar dira.
Laburpen-idazpen batean bildutako fakturen guztirako zenbatekoa ezin da izan 6.000 € euro baino gehiago, BEZa sartu gabe. Egunean egindako fakturen zenbatekoa hortik gorakoa izanez gero, fakturak gehieneko kopurura heltzen ez diren hainbat laburpen-idazpenetan zatikatu behar dira.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.