www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005010
Nola erregistratzen dira beste herrialde batzuetako fakturak? Non erregistratu behar da BEZagatik ordaindu behar izan dena?
 
- Estatukoak bezala erregistratzen dira. Gauza bat bakarrik eduki behar da kontuan: hornitzailea Espainiako IFZrekin barik menu hedagarrian agertzen diren agirietako batekin erregistratu behar da (Batasunaren barruko eragilearen IFZ, pasaportea, beste herrialde bateko identifikazio agiri ofiziala… kasuan kasukoa). Faktura zer herrialdetan egin den ere zehaztu behar da.
- Zergadunek ezin dituzte erregistratu BEZagatik beste herrialde batzuetan ordaindutako kopuruak. Kopuru horiek ez jasanarazteko, zergaduna beste herrialdean enpresaburu edo profesional modura identifikatuta egon behar da. Halako eragiketa baten BEZa berreskuratzeko egin den herrialdera jo behar da.
Informazio gehiago
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli