www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004990
Nortzuek aurkeztu behar dute 140 eredua? Aurkeztu ezean, zehapena ezartzen da?
 
- 140 eredua jarduera ekonomikoren bat egiten duten pertsona fisikoek eta errentak esleitzeko araubideko erakundeek aurkeztu behar dute.
- Administrazioak zehapena ezarri ahal die betebehar hori betetzen ez dutenei.
BATUZi borondatez atxikitako pertsonak:
- 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera edo aurreko data batetik aurrera (2022 edo 2023): ez da BILAren 140 eredua aurkeztu behar, zirriborroa EEEL berriaren informazioarekin kalkulatuko da.
- 2024ko uztailaren 1etik aurrerako ondorioekin: zirriborroa EEEL berriaren eta BILAren 140 ereduaren informazioarekin kalkulatuko da. Otsailean aurkeztu beharko da, hau da, 2024ko uztailaren 1etik aurrera egindako eragiketak EEEL berrian idatzi behar dira, eta data hori baino lehen egindakoak BILAren 140 ereduan sartu behar dira. Eragiketa bera ez da erregistratu behar EEEL berrian eta 140 ereduan.
- Eragiketa bera ez da erregistratu behar EEEL berrian eta 140 ereduan. Errore baten ondorioz EEELn oharrak egin badira, baja eman beharko zaie.
Informazio gehiago
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli