saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900004942

Familia unitatearen modalitateak: abenduaren 5eko 13/2013 Foru Araua, 98. artikulua

Familia unitateetan bi talde bereizi behar dira:

  1. Abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauko 98. artikuluko 1. idatz-zatian araututako familia unitateak. Unitate hauetan senar-emazteak edo izatezko bikoteetako kideak (maiatzaren 7ko 2/2003 Legean xedatutakoaren arabera eratuta) izaten dira, zein ume barik. Modalitate honetan ez dago salbuespenik, nahiz eta ezkontide edobikotekideetako batek aurreko beste erlazio bateko umeren bat eduki. Ume horiekfamilia unitatean sartzen dira, abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauko 98. artikuluko 1. idatz-zatian, ez baita exijitzen bi gurasoko familia unitateak osatzen dituzten semealabek ezinbestean ezkontide bienak izatea, edo izatezko bikotekideenak, baizik eta seme-alabak izatea besterik ez da exijitzen (salbu eta, gurasoen baimena izanik,gurasoengandik aparte bizi badira), epailearen bidez ezgaituriko eta luzaturiko edo birgaituriko guraso-ahalari lotutako adin nagusikoentzat.
  2. Artikulu bereko 2. idatz-zatian araupetutakoak; kasu hauek gerta daitezke:
    • legez bananduta egotea
    • bikotea ez ezkonduta ez maiatzaren 7ko 2/2003 Legean ezarritakoaren arabera izatezko bikote gisa eratuta ez egotea; hau bikotea izatezko bikote gisa inskribatuta ez dagoenean edo ezkontza deseginda dagoenean gertatzen da (desegiteko arrazoiak: ezkontzaren deuseztapena, dibortzioa, edo ezkontide baten heriotza edo hil delako adierazpena). Idatz-zati honetan aipatutako kasuetan familia unitatean gurasoetako bat eta adingabeko. ume guztiak daude (bienak zein batenak), norekin bizi diren kontuan hartu gabe. Beste. gurasoa bizi bada ere, ez da familia unitateko kidea. Seme-alaba guztiak guraso bati edo. besteari esleitzea familia unitatea osatzean guraso bien adostasunarekin egingo da.

      Adostasunik ez badago, honela osatuko da familia unitatea: seme-alaben zaintza ebazpen judizial baten bidez era esklusiboan duen gurasoa eta seme-alaba horiek. Kasu. horretan bi familia unitate egon daitezke, eta honela osatuko da bakoitza: gurasoa eta. era esklusibo batean bere zaintzapean dauden seme-alaba guztiak.

      Gurasoetako bat gutxienez ezkonduta dagoenean (edo izatezko bikotea osatzen denean. beste pertsona batekin), aurreko harremanetako seme-alabak familia unitate bati edo. beste bati eratxiki behar zaizkiola (aitarenari edo amarenari, bi gurasokoak zein guraso bakarrekoak izan), abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauan gurasoengandiko legezko. banaketarako edo ezkontzarik ezerako edo izatezko bikoterik ezerako ezarritako. irizpideen arabera. Hortaz, lotura bikoitzeko neba-arrebak familia batean edo bestean. sartuko dira, gurasoen akordioaren arabera (edo familia unitatea osatuko dute batekin edo beste batekin). Akordioa dagoenik ezin bada egiaztatu, epailearen ebazpena dela. bide zaintza esklusiboa eratxikita duen gurasoaren familia unitatean sartuko dira semealabak (edo harekin osatuko dute familia unitatea, kasuan kasukoa). Kasu honetan,. baldin eta guraso bakoitzak seme-alaben zati baten zaintza esklusiboa badu, aztergai ditugun ondorioetarako, epailearen ebazpenaren bidez zaintza esklusiboa duten semealabak. eratxiki beharko dituzte gurasoek familia unitatean.

      Aurreko bi paragrafoetan ezarritakoaren ondorioetarako, gurasoen arteko adostasuna. zuzenbidean onartutako edozein frogabideren bitartez egiaztatu ahalko da, eta, adierazi. denez, adostasun horren froga sinesgarririk ez badago, familia unitatea soilik era. honetara osatu ahalko da: ebazpen judizial baten bidez era esklusiboan seme-alaben. zaintza duen gurasoa eta seme-alaba horiek.

      En los casos de existencia de hermanos de vínculo sencillo, la regla de atribución conjunta de todos los hijos a uno solo de los progenitores por acuerdo de ambos (o, en su defecto, atendiendo a quién tenga atribuido el cuidado de los mismos de manera exclusiva), únicamente resulta aplicable al conjunto de los hijos comunes a cada pareja (a los hermanos de doble vínculo), ya que, lógicamente, cada progenitor sólo puede influir en la tributación (o en la integración en una unidad familiar o en otra) de sus propios hijos, pero no en la de terceros.

      Abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauko 79.6 artikuluan ondorengoengatik aplika. datekeen kenkariaz ezarritako gorabehera, adingabeen babesaren arloan eskumena. daukan erakunde publikoaren aurrean formalizatutako tutoretzaren edo harreraren. ondorioz zergadunari lotuta dauden pertsonak ez dira seme-alabatzat hartuko familia. unitatearen kalkuluetarako.

Loturak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Modalitateak

Itzuli