saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004409

Mugaren bat dago kenkarian eskuratzeko edo ohiko etxebizitza birgaitzeko inbertsioagatik?

Zergadunek ohiko etxebizitza erosteko (edo kontzepto-asimilatuak) zergaldian inbertitu dituzten kopuruen %18ko kenkaria egin dezakete:

  1. Haien kargura joan diren erosketa-gastuak barne eta kendu egin beharko zaie zergadunak etxea erosteko edo zaharberritzeko jasotako diru-laguntzen zenbatekoa, zeinak salbuetsirik egongo baitira zerga honen arautegi erregulatzailearen arabera.
  2. Era berean, ohiko etxebizitza erosteko (edo kontzepto-asimilatuak) besteren kapitalak erabili badituzte, kapital horiek erabiltzeagatik zergaldian ordaindutako interesen 100eko 18ko kenkaria egin dezakete; horretarako kontuan hartuko dira besteren finantzaketak zergadunari sortutako beste gastuak, zergadunen kargura joan badira.

Zenbakian jasotako portzentajea %23 izango da (kreditu-erakundeetako kontuetan gordailatzen diren kopuruak beti %18 izango da), zergaduna 30 urtetik beherakoa bada edo familia ugariaren titularra bada.

Baterako tributazioa aukeratzen bada eta kenkari horretarako eskubidea dutenak pertsona bat baino gehiago badira, batzuk 30 urtetik beherakoak eta beste batzuk adin horretatik gorakoak, zenbaki honetan ezarritako portzentajeak eta muga aplikatuko dira.

Lehen aipatzen diren kontzeptuen baturagatik urtean, gehienez, 1.530 euroko kenkaria egin daiteke, baina portzentajea aplikatzeko eskubidea %23 bada , gehienez, 1.955 euroko kenkaria egin daiteke

Epaileak erabakita, bakarrik zergadunari ezarri bazaio etxebizitza familiarrarengatik aurrekoan aipatzen diren diru-kopuruetako bat ordaintzeko betebeharra, hark eskubidea izango du autolikidazioan egiteko kenkaria. Betebehar hori bi zergadunei ezarri bazaie, kenkaria bien artean hainbanatuko da, eta bakoitzaren autolikidazioan egingo da, bakoitzari dagokion proportzioan. Kenkaria egiteko portzentajea %18 izango da eta muga 1.530 eurokoa.

Zergadun lehen apaitutako kontzeptuengatik zergaldi jarraituetan zehar egindako kenkarien batura ez da 36.000 euro baino gehiago izango. Zifra horri gutxitu egingo zaio, hala badagokio, berrinbertsioagatik salbuetsita dagoen ondare-irabaziaren zenbatekoari %18 aplikatuz ateratako emaitza.

Informazio gehiago

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli