saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004392

Nola zergatzen dute dibidenduek? eta eskubideen haarkidetzaren eskualdaketa? eta dibidendu malguak deritzonak?

Dibidenduak kapital higigarriaren etekinak dira eta aurreztu-oinarria integratzen dira. Dibidenduek urteko 1.500 €-ko salbuespena dute, erakunde egoiliarrekoak zein ez-egoiliarrekoak izan.

Akzioen (burtsan kotizatzen dutenak eta ez dutenak) gaineko harpidetza- eskubideak eskualdatuz lortutako zenbatekoa ondare irabazitzat hartuko da eskualdatzailearentzat, eskualdaketa gauzatzen den zergaldian. 2017ko urtarrilaren batetik ekitaldetik atxikipenaren mende egongo dira.

Azken urteetan konpainiek akziodunei modu berriak ordaintzen dizkiete, dibidendu malguak dira.

Hasiera batean konpainiak kapitala handitzea adostuko du erabat askatutako akzio berrien jaulkipen bidez, banatu gabeko mozkinetatik eratorritako erreserben kargura. Erabakia betetzeko unean akziodun guztiak dagozkien esleipen eskubideen jabe bihurtuko dira (harpidetza).

Harpidetza eskubideen titularrek hau egiteko eskubidea izango dute:

  1. Akzio berrien harpidetza: Askatutako akzioak izango lirateke, errentaren lorpena ez dakartzatenak; hala ere, etorkizuneko eskualdaketei begira, eskuraketa balioa, emandako akzioena zein jatorrizko akzioena, kostua guztira titulu kopuruaren artean banatzetik lortuko da, titulu zaharrak zein dagozkien askatutakoak. Erabat askatutako akzioen eskuraketa data jatorrizko akzioei dagokiena izango da.
  2. Eskubideen eskualdaketa merkatuan aintzat hartu “balore horien harpidetza eskubideak eskualdatuta lortutako zenbatekoa ondare irabazia izango dela eskualdatzailearentzat, eskualdaketa gertatu den zergaldian”.
    2011 ekitaldira arte: Merkatuan esleipen eskubideen eskualdaketan lortutako zenbatekoak jatorrizko akzioen eskuraketa balioa txikiagotuko du. Hala ere, zenbateko hori aipatutako akzioen eskuraketa balioa baino handiagoa bada, aldea eskualdatzailearen ondare irabazia gisa hartuko da, eskualdaketa gertatu den zergaldian. 2017ko urtarrilaren batetik ekitaldetik atxikipenaren mende egongo dira
  3. Eskubideak konpainia berberera eskualdatzea: Prezioa aurretik finkatuta dago, eta zerga tratamendua 2. puntuan aipatutakotik desberdina da, edozein motatako entitatek funts propioen partaidetzagatik lortutako mozkin gisa kalifikatuko dira; horrenbestez, atxikipenaren mende egongo dira.

Informazio gehiago

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli