www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004388
Nolakoa izan behar da etxebizitza ohiko etxebizitzan egiten diren inbertsioengatik kenkaria aplikatu ahal izateko?
 
- Etxebizitza bat zergadunaren ohiko egoitza izan dadin, benetan eta modu iraunkorrean bizi behar da bertan etxebizitza eskuratu edo obrak amaitzen direnetik hamabi hilabete pasatu baino lehen. Epe hau sei ilabetez luzatuko da, baldin eta epe hori 2020ko martxoaren 16tik 2021eko abenduaren 31ra bitartean amaitzen bada.
- Zergaduna gutxienez hiru urtez jarraian bizi behar da etxebizitzan.
- Epealdi horiek salbuespenak dauzkate kasu jakin batzuetan, hain zuzen ere nahitaez beste etxebizitza batera joan behar denean edo hura okupatzerik ez dagoenean.
- Familia unitate batek ohiko etxebizitza bat bakarrik eduki dezake. Beraz, familia unitateko kideen artean etxebizitza bat baino gehiago badauzkate, bat bakarrik izango da ohiko etxebizitza, hain zuzen ere familia unitatearen bizitzaren eta harreman pertsonal, sozial eta ekonomikoen gune nagusia dena.
- Kenkaria aplikatzeko, higiezin osoaren edo haren zati baten gaineko jabetza osoa eduki behar da.
Ondokoak ohiko etxebizitzaren eskuraketatzat hartuko dira (beraz, kenkaria sortzen dute): etxebizitza handitzea; etxebizitza eraikitzea; azalera-eskubidea eskuratzea; desgaituen oztopo arkitektonikoak kentzeko obrak eta instalazioak: ohiko etxebizitza birgaitzeko obrak edo jabetzako lokal bat etxebizitza izateko birgaitzeko obrak, baldin eta administrazio publiko eskudunak jarduketa babestutzat edo babesgarritzat jotzen baditu.
Ondokoak ez dira hartuko etxebizitzaren eskuraketatzat: etxebizitza artatzeko, konpontzeko edo hobetzeko egiten diren gastuak; garaje plazak, lorategiak, parkeak, igerilekuak, instalazioak eta, oro har, eranskinak eta etxebizitzako osagai ez diren elementuak eskuratzea, etxebizitzarekin batera erregistro finka bakarra osatzen dutenean izan ezik.
Informazio gehiago
Lotutako galderak
- Hiri-plangintzan guztira 200m2 ezarri dira etxebizitza erabilerarako. 50m2 erabili nahi dira bulego edo estudiorako, eta gainerako 150 m2-ak etxebizitza erabilerarako. Zein da proposaturiko eragiketaren zerga-tratamendua?
- Pertsona batek etxea eraiki nahi du lur batean; horretarako, udalerriko hirigintza-arauen ondorioz, hektarea bateko lursaila erosi behar izan du. Jakin nahi du ohiko etxebizitzan inbertsioa egitearen ziozko kenkaria aplikatzeko eskubidea lur osora hedatzen den, edo higiezina eraikitzeko erabiltzen den lur-zatira bakarrik.
- Pertsona batek lurra eskuratzeko asmoa dauka, eta erosketa hipoteka mailegua eskatuta finantzatuko du. Lur horretan ohiko etxebizitza eraiki nahi du, baina ez daki eraikuntza legeak ezarritako lau urteko epean amaitu ahal izango duen, eta, beraz, bertan aurrefabrikaturiko etxebizitza instalatzeko aukera aztertzen ari da, harik eta behin betiko etxebizitza eraiki ahal izan arte.
Bere jabetzako lurrean instalatzen duen aurrefabrikaturiko etxebizitza ohikoa izan daitekeen jakin nahi du, ohiko etxebizitzan inbertsioa egitearen ziozko kenkariaren ondoreetarako.
Lotutako orrialdeak
Nolakoa izan behar da etxebizitza ohiko etxebizitzan egiten diren inbertsioengatik kenkaria aplikatu ahal izateko?
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli