saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004384

Nola kalkulatzen dira zatikako ordainketak?

Autolikidazioa aurkeztu behar ez dutenak:

  • Nekazaritza, abeltzaintza edo basogintzako jardueraren bat egiten duten zergadunak, baldin eta ordainketa zatikatuen urtearen azkenaurreko urtean ustiapenak sortutako sarreren %70i, gutxienez, diru-laguntza arruntak, kapital diru-laguntzak eta kalte-ordainak zenbatu gabe, atxikipena edo konturako sarrera aplikatu bazaie.
  • Lanbide jardueraren bat egiten duten zergadunak, baldin eta ordainketa zatikatuen urtearen azkenaurreko urtean jarduerak sortutako sarreren %70i, gutxienez, atxikipena edo konturako sarrera aplikatu bazaie.

Aurkeztu behar dutenak:

ARAU OROKORRA Zuzeneko zenbatespenaren araubidean dauden jarduera ekonomikoak Jarduerak azken-aurreko urtean sortu duen etekin garbiaren %5. Azken-aurreko urtea jarduera egin den lehena bada, urte osoko etekin garbia kalkulatu behar da.
Nekazaritza, abeltzaintza, basogintza edo arrantza jarduerak. Hiruhilekoan izan diren salmenten bolumenaren %2, aldi horretako atxikipenak eta konturako sarrerak kenduta.

Ezaugarriak:

  • Kapitaleko diru-laguntzak ez dira sartzen.
  • Kalte-ordainak ez dira sartzen.
KASU BEREZIAK Sarrerei atxikipenak aplikatu bazaizkie.

Zatikako ordainketaren kalkulua ondokoen bidez:

  • Azken-aurreko urteko etekin garbiak: azken-aurreko urteko atxikipen eta konturako sarreren guztirako zenbatekoaren %25 kendu behar da.
  • Hiruhilekoko sarrerak gastuak kenduta: hiruhilekoan izan diren atxikipenak eta konturako sarrerak kendu behar dira.
Jarduera hasi den ekitaldia (eta hurrengoa). Zuzeneko zenbatespena. Hiruhilekoan lortutako sarrera konputagarriak – gastu kengarriak x %20.
Jardueraren etekin garbia negatiboa izan den azken-aurreko ekitaldia.
  • Arau orokorra: azken-aurreko ekitaldiko salmenten bolumenaren %0,5 azken-aurreko ekitaldiko atxikipenen eta konturako sarreren %25.
  • Handizkariak: azken-aurreko ekitaldiko salmenten bolumenaren %0,25.

Informazio gehiago

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli