saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004377

Zeintzuk dira jarduera ekonomikaren etekin garbia kalkulatzeko metodoak?

Etekin garbia honako metodo hauetako bakoitzarentzat finkatutako arauak aplikatuz kalkulatuko da:

  1. Zuzeneko zenbatespena arrunta.
  2. Zuzeneko zenbatespena erraztua.

Zuzeneko zenbatespenaren metodoak, araubide orokor gisa aplikatuko denak, honako modalitate hauek izango ditu:

  • Arrunta.
  • Erraztua. Modalitate hau jarduera ekonomiko jakin batzuei aplikatuko zaie, hain zuzen ere, zergadunak egindako jarduera guztiak hartuta, denek batera aurreko lehen urtean 600.000 eurotik gorako eragiketa bolumena gainditzen ez dutenei. (2016.01.01etik muga hau ez zaie aplikatuko nekazaritzako, abeltzaintzako, basogintzako eta baxurako arrantzako jarduerei).

Jarduera ekitaldiaren barruan egiten hasi bada, aurreko paragrafoan aipatu den kopurua konputatzeko ekitaldi horretan egindako eragiketa bolumena hartuko da kontuan.

Jarduera hasi den ekitaldia urtebetekoa baino txikiagoa bada, aurreko kopurua konputatzeko, egindako eragiketak urtearekin parekatuko dira.

Modalitate hau aplikatu ahal izateko, zergadunak espresuki adierazi beharko du hala nahi duela, arauz ezartzen den eran.

2014ko urtarrilaren 1etik aurrera, jarduera guztiak zuzeneko zenbatespenaren araubidean zergapetuko dira, modalitate arruntean edo modalitate erraztuan. Beraz, zenbatespen objektiboaren metodoa indargabetu egin da.

Aldaketa horren ondorioz, eta salbuespen gisa, 2014ko urtarrilaren 1era arte ZIM modalitatea aplikatzen zitzaien jarduerak zuzeneko zenbatespen metodoko modalitate erraztuan sartuko dira automatikoki, beste jarduera batzuei aurretik zuzeneko zenbatespen arruntaren modalitatea aplikatu ezean. Izan ere, kasu horretan azken metodo horren bidez zehaztu beharko da jarduera guztien etekin garbia.

Informazio gehiago

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli