www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004375

Nolako zerga-kalifikazioa dauka funtzionamenduan dagoen negozio baten errentamenduak (tabernak…)?


  

Zergadunak lortutako etekinak kapital higigarriaren etekinak dira eta zerga-oinarri orokorrean sartu behar dira.

Negozio baten errentamendua izateko hauxe gertatu behar da: errentariak lokalaz gainera bertan ezarritako negozioa edo industria jaso behar du, eta kontratuaren xedea ez dira soilik bertan aipatzen diren ondasunak, baizik eta bizitza propioa duen ondare-unitate bat, berehala ustiatu daitekeena, edo ustiatu ahal izateko administrazio-izapide batzuk baino falta ez dituena.

Errentamenduaren etekina ezin da izan negatiboa.

Informazio gehiago

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli