saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004372

Ohiko etxebizitza eskualdaketa, zein da zerga tratamendua?

Ohiko etxebizitza eskualdatuta lortutako ondare irabazia kargapetik salbuetsita egongo da eskualdaketan lortutako guztirako zenbatekoa ohiko beste etxebizitza bat eskuratzeko inbertitzen bada.

Zergadunak besteren finantzaketa erabili badu eskualdatutako etxebizitza eskuratzeko,orduan, horri dagokionez oil-soilik, eskualdaketaren balioari eskualdaketaren unean amortizatzeko dagoen maileguaren printzipala kentzean lortzen den emaitza hartuko da lortutako zenbateko osotzat.

Lortutako guztirako zenbatekoa = Eskualdaketa-balioa - Maileguaren printzipaletik amortizatu gabe dagoena

Beste ohiko etxebizitza batean inbertitutako zenbatekoa aurretik zeukan ohiko etxebizitza eskualdatzean jasotako zenbateko osoa baino txikiagoa da eta, beraz, berrinbertsio partziala baino ezingo litzateke egin. PFEZri buruzko Foru Arauan dio: “Berrinbertitutako zenbatekoa eskualdatzean jasotako zenbateko osoa baino txikiagoa baldin bada, berrinbertitutako zenbatekoari dagokion ondare irabaziaren zati proportzionala soilik geldituko da zergapetu gabe”.

Adibidea

  • Maileguaren printzipaletik amortizatu gabe dagoena 40.000€
  • Eskualdaketa-balioa 200.000€
  • Erosketa-balioa 150.000€
  • 200.000 - 40.000 - 150.000= 10.000

Beraz, 10.000€ ez daude salbuetsita

Informazio gehiago

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli