saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004349

Nortzuek egin behar dute hiru zatikako ordainketen autolikidazioa?

Zatikako ordainketak aitortu edo sartu behar dituzte hiru hilean behin enpresa jarduerak (merkataritzakoak zein bestelakoak), lanbide jarduerak, jarduera artistikoak edo kulturalak modu lokabean, edo nekazaritza, abeltzaintza edo basozaintzako jarduerak egiten dituzten PFEZaren zamapeko subjektu pasiboek edo Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren epigrafe egokian alta emanda daudenek.

Halaber, zatikako ordainketak aitortu eta sartu behar dituzte errenta-eratxikipeneko araubidean egonik aurrean adierazitako jardueretako baten bat egiten duten erakundeetako bazkide, erkide, partaide eta gainerakoek ere. Araubide honetan sartzen dira sozietate zibilak (juridikoak zein bestelakoak), ondasun erkidegoak, jaraunspen banatu gabeak eta Zergei buruzko Foru Arau Orokorreko 34.3 artikuluan aipaturiko gainerako erakundeak ere.

Aurrean aipatutako erakundeetako kide bakoitzak haren mozkinetan duen partaidetzaren araberako zatia ordainduko du, bere aldetik Sozietateen gaineko Zergaren kargapean egon ezean (hala daude merkataritzako sozietateak eta nekazaritzako eraldakuntzako sozietateak), eta ordaindu ere PFEZaren kargapeko subjektu pasiboei aplikatzen zaizkien erregela eurei lotuz ordainduko dute.

Informazio gehiago

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli