www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004343
Gela bat alokatzen bada edo etxebizitza bat azpierrentan ematen bada, nola zergapetzen dira sarrerak?
 
- Alokairuaren edo azpierrentamenduaren xedea etxebizitza-beharrizana asetzea bada, errentatzaileak jasotako kopuruak ohiko etxebizitzaren alokairu gisa kargatuko dira aurrezkiaren oinarrian (ondoko hauek soilik kendu daitezke gastu modura: ordaindutako korrituak eta hobari bat, sarreren %20).
- Azpierrentatzaileak jasotako kopuruak kapital higigarriaren etekin gisa kargatuko dira zerga-oinarri orokorrean (soilik izango da kengarria azpierrentatzaileak errentamendu gisa ordaindutako zenbatekotik azpierrentan hartutako elementuari dagokion parte proportzionala, eta, gainera, % 20ko hobaria aplikatuko zaio azpierrentan emandako higiezin bakoitzeko lortutako etekin osoen eta gastu kengarri gisa konputatuko zenbatekoaren arteko diferentziari).
Bi kasuetan etekina ezin da izan negatiboa.
Informazio gehiago
Lotutako galderak
Lotutako orrialdeak
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli