www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004342

BGAE eta PP-etarako ekarpenek zer etekin fiskal dute?


  

Bazkide baten BGAEra egindako ekarpenak PFEZren Zerga Oinarria murriztuko dute.

Muga orokorrak
  • 5.000€ Ekarpen pertsonalak.
  • 8.000 € Enpresen ekarpenak.
  • 12.000€ Baterako muga (lehengo Enpresen ekarpenak eta gero Ekarpen pertsonalak).
Mendekotasun handiaren edo mendekotasun larriaren arriskuari aurre egiteko aseguruen ekarpenak

Ekarpen ahuek aurreko muga gainera hurrengo muga espezifikoa dute.

Zergadunak aseguru pribatu horietara egindako ekarpenek, ahaidetasun- edo tutoretza-harremana (zuzeneko edo alboko lerroa 4. mailara arte, ezkontidea edo izatezko bikotekidea) duten pertsonen mesederako egindakoek, Zerga Oinarri Orokorra multzoan 5.000 euro murriztuko dute.

Baldintzak:
  • Bazkide, partaide, asegurudun edo mutualista bakoitzari banaka eta era independentean ezartzen zaio, zerga-oinarri orokorraren mugaraino Baterako zerga ordainketan, muga horrek indarrean jarraitzen du, bai bakarka, bai familia unitatearen kide bakoitzarekiko (zerga-oinarriaren proportzioan).
  • Ezin izango da murrizketarik aplikatu erretiroaren ondoko lehenengo ekitalditik aurrera. Hala ere, baldin eta bazkide, partaide, mutualista edo aseguratu batek erretiro partzialari heltzen badio, zerga-oinarritik kendu daitezke erretiro osorako egindako ekarpenak eta kontribuzioak.
  • Ekitaldi berean gizarte aurreikuspeneko sistemetan borondatezko bajagatik edo erretiro prestazioagatik, kapital gisa, eta ekarpenak egin baldin badira, murrizketa mugatuko da ekitaldian egin diren eta ekitaldi horretako zerga-oinarrian hain zuzen integratu diren ekarpenen zenbatekora.
Ekarpenak ezkontidearen mesederako

Zerga Oinarri Orokorrean jaso beharreko errentarik ez duen ezkontidearen edo egitezko bikotearen zergadunek, edo urtean 8.000 euro baino zenbateko baxuagokoak eskuratu dituztenek, Zerga Oinarria Orokorrean bere mesederako egindako ekarpenak murriztu ahal izango dituzte, gehienez ere, urtean 2.400 euro.

Ezgaien mesederako egindako ekarpenak

Bazkideek %65 baino handiagoko ezgaitasun fisikoa edo sentsoriala edo %33 baino handiagoko ezgaitasun psikikoa badute, edo epaiketa bidez adierazita, gradua kontuan izan gabe, Aurreikuspen Planen arauketa zehatza dute.

Kasu horretan, hona hemen murrizketaren xedea:

  • Ahaidetasun- eta tutoretza-harremanak dituen ezgaiaren mesederako pertsona bakoitzak egindako urteko ekarpenak, betiere 8.000 euroko mugarekin, gizarte-aurreikuspeneko sistemetara egin beharreko ekarpenei kalterik egin gabe.
  • Ezgaiek egindako urteko ekarpenak, 24.250 euroko mugarekin.
  • Ezgaiaren mesederako egindako murrizketen zenbatekoa ezin da izan urtean 24.250 euro baino zenbateko handiagoa, murrizteko lehenespen hori aintzat hartuta.
Ekarpen gehiegi egitea

Aurreko mugak edo Zerga Oinarri Orokorraren mugak hori askieza izateagatik gainditzen dituzten ekarpenak Zerga Oinarri Orokorrean hurrengo bost ekitaldietan murriztu ahal izango dira, beti gehiegizko ekarpen zaharrenak murriztuta (beti, erretiro egoeran ez dauden zergadunak).

Eskualdaketak

BGAEren arteko eskualdaketak egin daitezke, bazkidearen Zerga Oinarriaren barruan jaso gabe, baldin eta beste BGAEra oso-osorik ekartzen ez badira bi hilabete baino gutxiagoko epean, beste BGAE desegin, bajan eman edo likidatzen denetik zenbatuta.

Adibidea:

Zergadun bat ezkonduta dago eta %70eko desgaitasun fisikoa duen seme bat dauka; ekarpenak egin ditu BGAE batera, 4.000 euro, eta lanean ari den enpresak pentsio-plan baterako kontribuzioak egotzi dizkio, 6.000 euro. Horrez gainera ekarpenak egiten ditu aseguru pribatu batera mendekotasun larriaren edo handiaren arriskua estaltzeko (bera da titularra eta onuraduna), 4.000 euro, bai eta bere seme desgaituaren aldeko aurreikuspen plan batera ere, 6.000 euro. Beste alde batetik, beraren ezkontideak 3.000 euroko etekin garbiak dauzka eta 3.000 euroko ekarpena egin du BGAE batera.

Kalkulatu murrizketen zenbatekoa eta hurrengo 5 ekitaldietan murriztu daitezkeen gaindikinak, egonez gero.

  1. BGAEra egindako ekarpenak eta enpresaren kontribuzioak:
    • Norberaren ekarpenen gehieneko zenbatekoa: 5.000.
    • Enpresaren kontribuzioen gehieneko zenbatekoa: 8.000.
    • Baterako muga: 12.000.

    12.000 euroko muga gainditzen ez duenez, 10.000 euroko murrizketa aplikatu dezake (4.000 berak egindako ekarpenengatik eta 6.000 enpresaren kontribuzioengatik).

  2. Mendekotasunerako aseguru pribatura egindako ekarpenak (hauen muga muga orokorraren araberakoa da)
    • Egindako ekarpeneko (4.000 euro) 1.000 euro bakarrik murriztu ditzake, aurreko murrizketak aplikatu ondoren 1.000 euro baino ez dira geratzen eta muga orokorrera heltzeko. (ekarpen hauek aurreko mugarako zenbatzen dira).
    • 3.000 euroko gaindikina geratuko zaio hurrengo 5 ekitaldietan murrizketak aplikatzeko.
  3. Desgaitasuna duen semearen aurreikuspen planera egindako ekarpenak (hauek beren muga daukate).

    Ekarpen osoa murriztu dezake, 6.000 euro, muga 8.000 eurotan ezarrita dago eta.

  4. Ezkontideak bere BGAEra egindako ekarpenak (hauek beren muga daukate)

    Ezkontideak ez daukanez zerga-oinarrian integratu beharreko 8.000 eurotik gorako errentarik, zergadunak berak murriztu ditzake ekarpen horiek, baina 2.400 euroko mugarekin. Beraz, ekarpena 3.000 euroko izan denez, 2.400 euroko murrizketa aplikatu dezake.

    600 euroko gaindikina geratuko zaio hurrengo 5 ekitaldietan murrizketak aplikatzeko.

Loturak

Honako galdera hauei erantzunez gero, zure egoerarako erantzun egokia emango dizugu

Informazio gehiago

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli