saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004338

Zein gastu kenkarriak dira lan etekina kalkulatzeko?

Gastu kengarritzat honako hauek hartuko dira soil-soilik:

  1. Gizarte Segurantzari edo funtzionarioen derrigorrezko mutualitate orokorrei egindako kotizazioak, eskubide pasiboengatiko murrizketak eta zurtzen erakundeei edo antzeko erakundeei egindako kotizazioak, eta, orobat, zergadunek Gizarte Segurantzaren ordezko entitate edo instituzioei ordaindutako zenbatekoak, baldin eta, indarrean dagoen araudiaren arabera, haiek beren gain hartu badute Gizarte Segurantzari dagozkion zenbait kontingentziaren prestazioa.
  2. Herri-hautapeneko kargu politikoek eta izendapen askeko kargu politikoek euren erakunde politikoari nahitaez emandako kopuruak. Kopuru horien muga lanpostu hori betez lortutako etekin osoen %25 izango da, betiere etekin horiek zergadunaren errenta-iturri nagusia baldin badira.

Informazio gehiago

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli