saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004336

Bekak kobratutako kantitateak aitortu behar dira?

Orokorrean ikasketak egiteko ordaintzen diren kopuruak (laguntzak, bekak, etab.), PFEZen kargapeko (eta salbuetsi gabeko) eta haren konturako atxikipenen sistemaren menpeko etekinak izango dira jasotzailearentzat, norberaren lanaren etekin gisa zein lanbide-jarduera baten emaitza gisa.

Nolanahi ere den, bekak publikoak, irabazasmorik gabeko erakundeek edo Aurrezki-kutxa eta banku-fundazioei (hauek 2016.01.01tik) buruzko 2013ko abenduaren 27ko 26/2013 Legeko II. tituluan arautzen diren banku-fundazioek beren gizarte-ekintzaren barruan bekak ikasketak egiteko ematen badituzte Espainian edo atzerrian, hezkuntza sistemaren maila eta gradu guztietan (unibertsitateko hirugarren zikloraino, hau da, doktoretzaraino), salbuetsita egongo dira. Halaber, salbuetsita egongo dira funtzionarioei eta herri administrazioaren zerbitzupeko gainerako langileei ikerkuntza helburuekin ematen zaizkienak, bai eta unibertsitateetako irakasleei eta ikertzaileei ematen zaizkienak ere.

Informazio gehiago

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli