saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900004208

Pertsona desgaitu baten ondare babestura egindako ekarpenengatik aplika datekeen kenkaria (13/2013 Foru Araua, 85. artikulua)

Desgaitasuna duten Pertsonen Ondarea Babesteko eta Kode Zibila, Prozedura Zibilaren Legea eta Zerga Araudia aldatzeko azaroaren 18ko 41/2003 Legeko 3 eta 4. artikuluetan xedatutakoaren arabera, babestutako ondareen eraketa eta ondoren haiei egindako ekarpenak agiri publikoan edo ebazpen judizialaren bidez formalizatu behar dira.

Halako kasuetan, agiri publikoan edo ebazpen judizialaren bidez formalizatzea “ad solemnitatem” baldintza da negozio juridikoa izan eta burutzeko. Hortaz, formalitate hori betetzen ez bada, ezin da ebatzi babestutako ondareari, berez, ekarpenik egin zaionik, funtsezko elementuetako bat faltako baita, horrek dakartzan zerga-ondoreekin. Besteak beste, abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauko 85. artikuluko kenkaria aplikatu ezina.

Eskatutako forma betetzen ez den kasuetan, ezin da ebatzi ondasun horiek desgaitasuna duen pertsonaren ondare babestuaren baitan sartzea (hala ere, beste pertsona batzuek egindako ekarpenak badira, haren ondare pertsonalean sartu ahalko dira, baina ez bereziki babestuan, pertsonaletik bereizita).

Dena dela, aipatu ondoreetarako, egutegi-urte berean egindako ekarpen guztiak agiri publiko bakar batean jaso daitezke.

Loturak

Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren jarraibidea

Informazio gehiago

Itzuli