Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900004182
Urteroko abenduaren 31n sortzen da Ondarearen gaineko Zerga, eta zergadunak data horretan duen beren titulartasunpeko ondareari eragiten dio. Beraz, berehalako zerga da, ez aldian-aldikoa.
Horrenbestez, zergaduna abenduaren 31n ez beste egun baten hiltzen bada, ez da Zerga sortzen defuntuaren etxean, jaraunsleek eskuraturiko ondasunengatik eta eskubideengatik ordaindu beharreko zergei kalterik egin gabe.
Ildo horretan, jarauntsi banatugabeak direnean, oraindik onartu gabeak eta testamentua egiteko ahalordea erabiltzeke dutenak ez beste batzuk badira, kontuan izan behar da ezen, Kode Zibilaren 989. artikuluan xedatu denarekin bat etorriz, jarauntsia onartzeak eta ukatzeak jaraunspena eman duenaren heriotza gertatzen den unetik izango dituztela ondorioak. Hori dela-eta, kausatzailearen heriotza gertatzen den unetik eskuraturiko ondasunak eta eskubideak sartu behar dituzte euren ondarean eta, hala denean, hasieran sartu ez zituzten ekitaldiei dagozkien autolikidazio osagarriak aurkeztu behar dituzte, zehapen, interes edo errekargurik gabe. Autolikidazio osagarriak nahitaez aurkeztu behar hori sortzen da jarauntsia onartzen den unetik eta, beraz, une horretatik hasita zenbatuko dira Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Arau Orokorraren 64. artikuluan eta hurrengoetan aipaturiko preskribatze-epeak eta iraungipen-epeak.
5/2013 Jarraibidea, Ondarearen zergari buruzkoa, 10. atala