www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900004181

Zor kengarriak. Ondarearen gaineko Zergari buruzko 2/2013 Foru Arauaren 11. eta 27. artikuluak.


  

Ondarearen gaineko Zergari buruzko otsailaren 27ko 2/2013 Foru Arauko 27. artikuluko 1. idatz-zatian ezarrita dagoenez, kengarriak izango dira zergadunak aurre egin beharreko zorrak edo betebeharrak, Zergaren sortzapen-unean duten zenbateko nominalaren arabera baloratuak.

Hortaz, kengarriak dira Zergaren sortzapen-une horretan mugaeguneratuta eta ordaintzeke dauden interesak, baina ez data horretan sortuta baina mugaeguneratu gabe daudenak.

Autolikidatzen den ekitaldi berari dagokion Ondarearen gaineko Zergaren kuota ere ez da kengarria izango. Hurrengo ekitaldian izango ditu ondorioak kuota horrek zergadunaren ondarean, dela bere ondasunen balioa jaisten duelako dagoeneko ordainduta dagoen kopuruan, dela zorra duelako administrazioarekin, hots, oraindik ordaindu ez duen zenbatekoa.

Baina kengarria da, ordea, autolikidatzen den ekitaldi bereko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga dela-eta ordaindu beharreko kuotaren zenbatekoa, baita Zergaren sortzapen-unean ordaintzeke dauden beste zerga zor batzuk ere, salbu eta erabaki irmoak ez badira, errekurtsoa jarri dutelako eta betearazpena etenda dutelako.

Loturak

5/2013 Jarraibidea, Ondarearen zergari buruzkoa, 9. atala

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Zor kengarriak

Itzuli