Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900004180
Zama eta karga kengarriak dira ondasun baten gainean zuzenean egotzita daudenak eta ondasunaren balioa jaitsarazten dutenak, baina ez dakarte ondasunen titularrarentzako eduki ekonomikoaren gaineko nolabaiteko betebeharra izatea hala nola zortasunak, zentsuak edo pentsioak.
Bermeko finantza-aktiboen pignorazioak ez du ekarriko pignarazio-zordunaren ondarea gutxitzea eta, beraz, ezin har daiteke aktiboen balioa jaitsarazten duen kargatzat.
Auzitegi Gorenak hainbat epaitan adierazi duenez, eskubide erreal familiarra da banantzeak edo dibortzioak direnean epaileak eratxikitako etxebizitza erabiltzeko eskubidea, hirugarrenen aurka jar daitekeena. Jabetza Erregistroan sartzeko modua ematen du eta, azken finean, higiezinarentzako karga da, higiezinaren baliotik ken daitekeena titularraren alde, erabilera eta gozamena alde batera utzita.
5/2013 Jarraibidea, Ondarearen zergari buruzkoa, 8. atala