saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004101

Atzerrian kontratatutako pentsio planei egindako ekarpenez eta finkatutako eskubideez informazioa eman beharra dago?

Ez, ez dago atzerrian eratutako edo kontratatutako pentsio planei egindako ekarpenez eta finkatutako eskubideez informazioa eman beharrik, baldin eta, beraien baldintzen arabera, partaideak ez badauka aukerarik eskubide horiek erreskatatzeko, bizi-aseguruen edo ezintasun-aseguruen kasuetan egin ahalko lukeen bezala.

Partaideak erreskaterako eskubidea termino horietan egin ahal badu, pentsio-planaren berri eman beharko du, Bizkaiko Lurralde Historikoaren zerga betebehar formalak arautzen dituen araudiaren 53 ter.4 a) artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Nolanahi ere, pentsio planak estaltzen dituen kontingentzietakoren bat gertatzen bada, onuradunak bertan dagozkion eskubideen berri eman beharko du, bai erreskate-balioa adieraziz, Bizkaiko Lurralde Historikoko zerga betebehar formalak arautzen dituen araudiaren 53.ter.4.b) artikuluaren arabera, bai araudi bereko 53.ter.4 artikuluko b) puntuarekin bat etorriz, bere aldeko errenta bat eratzen bada. Azken kasu horretan, errenta bere kapitalizazio balioaren arabera zenbatu behar da, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Agiridunen gaineko martxoaren 24ko 1/2011 Foru Arauaren 12.2 f) artikuluan adierazitakoaren arabera, Ondarearen gaineko Zergari buruzko otsailaren 27ko 2/2013 Foru Arauaren 19.2 artikuluak aipatzen duena, kapital bat dirutan, ondasun higikorretan edo ondasun higiezinetan ematean sortzen diren aldi baterako edo hil arteko errentak baloratzeko.

Araua

Zerga betebehar formalei buruzko 205/2008 Foru Dekretua, 53 ter artikulua (361 KB)

Informazio gehiago

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli