saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004100

Galdera Egoiliar bat atzerrian kontu korronte bakar baten titularra bada (eta ez bada beste kontu bakar baten ere titularra), eta urteko egun batzuetan 50.000 euro baino gehiagoko saldoa badu, baina batez besteko saldoa eta abenduaren 31n duen saldoa zenbateko hori baino txikiagoa bada, kontu horren inguruko informaziorik eman behar al du? 2013. urtean itxi bazuen, 50.000 euro baino gehiagoko saldoa zuenean, ezeztapen horren berri eman behar al du 720 aitorpen-ereduan?

Lehenengo galderaren erantzuna da zergadunak ez duela kontua aitortu behar, azken hiruhilekoko batez besteko saldoa eta abenduaren 31ko saldoa ez baitira 50.000 euro baino handiagoak, nahiz eta ekitaldian zehar zenbateko hori baino handiagoak izan diren saldoak izan.

Bigarren galderaren erantzuna da zergadunak ez duela kontu horren itxierari buruz informatu beharko, lehenago ez baitu kontu horri buruzko informaziorik eman behar izan. Gauzak horrela, atzerrian kokatutako ondasunei eta eskubideei buruz lehen aldiz informatu beharko dute 2013ko abenduaren 31n horien titularra (edo titular erreala, etab.) direnek.

Araua

Zerga betebehar formalei buruzko 205/2008 Foru Dekretua, 53 bis artikulua (361 KB)

Informazio gehiago

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli